euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur, abenduaren 3a da, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE): Diaspora joan den astean hasi zen ospatzen

2018/12/03

Sydney-ko Gure Txokoren ospakizuna
Sydney-ko Gure Txokoren ospakizuna

PUBLIZITATEA

Donostia, Gipuzkoa. Ospakizunen epizentroa Europako Euskal Herria bada ere, Euskararen Nazioarteko Eguna oihartzun handia lortu izan duen proposamena izan da haste-hastetik Diasporan, esan nahi baita munduko euskal herrietan ere. Aurten, gainera, osagai polita du Euskaraldiaren amaiera eta gailur bezala. Urtero ENErekin bat egiten duten munduko euskal etxeek Euskaraldia ere sostengatu dute aurten, eta askok joan den asteburuan hasi zituzten jarduerak, euskarari presentzia eta erabilera emateko bere ahaleginean.

Australian, adibidez, bazkaria eta egun osoko ekitaldia antolatu ditu asteburuan Sydneyko Gure Txoko-k. Australiar hiriko topaketan ez zen ezer falta izan, ezta bertsolaritza ere. Munduko beste puntan, berriz, Argentinako Misiones probintzian, bertako hiriburuko Euskal Jatorri-k ere asteburuan ospatu zuen Euskararen Eguna, ikasturte amaierarekin batera. Euskal bazkaria eta euskal kantutegiko klasiko batzuk partekatu zituzten euskara ikasleek eta Elkarteko lagunek.


[Sydneyko Euskal Etxean, bertsotan. Jaiko argazki gehiago, hemen]

Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxea ere goiztiarretako bat izan da aurten eta azaroaren 27an ospatu zuen, hiriko Euskaltzaleak elkarteko euskara ikasleak ere lagun. Eta Txilen, Santiagoko Eusko Etxeko ikasle eta euskaltzaleek larunbatean ospatu zuten euskal zinema, sukaldaritza eta hizkuntza landuz.

[Misiones ipar-probintzia argentinarreko Posadasko ikasleek euren burua aurkezten]

Gaurtik aurrera, beste hainbat ospakizun egingo dira Diasporan. Ospakizuna aste-egun batean suertatzen denean ohi denez, gehienak, ordea, asteburuan izango dira. Berriak iristen joan ahala, datozen egunetan segituko dugu horien berri ematen.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia