euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gauden krisialdi egoeraren gainetik, zenbait euskal ikasle bekadun dira Estatu Batuetan kirola medio

2012/08/16

Kirol beka medio, Laura Antoñana tenislaria Kazetaritza eta Ekonomia ikasle da San Diego University-n, Kalifornian.
Kirol beka medio, Laura Antoñana tenislaria Kazetaritza eta Ekonomia ikasle da San Diego University-n, Kalifornian.

PUBLIZITATEA

Gauden krisialdi egoreak aukerak murrizten baditu ere badira oraindik bideak aurrera egiteko eta han eta hemen ikasketak burutu eta etorkizunari begietara begiratzeko. Duela egun batzuk Idoia Alonso kazetariak lehio horietako bat aipatzen zigun Deia egunkarian, kirolen batean gailentzen diren ikasleek Estatu Batuetako unibertsitateetan bekadun ikasteko dauzkaten aukerak aipatuz. Kasu horietan daude, esaterako, Donostiako Tenis Klubeko Maider Martin, Texas-en; Asier Etxebarria futbolaria Ohio-n; Juan Tolosa igerilaria Floridan; Diego Ortega tenislari gasteiztarra Floridan; edota Borja Angoitia futbolari getxoztarra Connecticut-en.

Donostia-San Sebastian. Askori gauzak konplikatzen eta aukerak murrizten ari zaizkion kinka honetan, duela egun batzuk Idoia Alonso kazetariak kirolen batean trebezia nabariak erakuts ditzaketen ikasleentzat zabalik egon daitekeen ate baten berri aipatzen zigun Deia egunkarian gaztelaniaz argitara emandako artikulu batean. Bertan islatzen zenez, Euskal Herriko ikasle batzuk bekadun dira Estatu Batuetan, kirol arloan dauzkaten trebeziei esker, bi karrerak, kirol arlokoa eta unibertsitate mailakoa, aldi berean egiteko aukeraren jabe izanik.

-Maider Martin: "Aukera bat ba, erortzen ari denarekin"

-Laura Antoñana: "Nire kanpuseko bizitza gozagarria da"

-Diego Ortega: "USAk jendea saritzen du ongi egiten badu"

-Borja Angoitia: "Pozik nago oso formakuntzarekin"

(Artikulua bere osotasunean irakurri nahi baduzu, hona linka Deia egunkarian)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia