euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Galtzaundi Euskara Taldeak Galtzakomik 2008 komiki lehiaketan parte hartzera deitzen du

2008/10/02

Galtzakomik 2008 lehiaketaren afitxa
Galtzakomik 2008 lehiaketaren afitxa

PUBLIZITATEA

Tolosako Galtzaundi Euskara taldeak eta Ibarrako Udalak komiki lehiaketa deitu dute, GaltzaKomik 2008 izenarekin. Edonork parte hartu dezake lehiaketan eta sariak honakoak izango dira: 400 euro 18 urtetik beherakoen kategorian eta 600 euro 18 urtetik gorakoen sailean. Lanak euskaraz idatziak izan behar dute eta lau orri izan ditzakete gehienez. Komikiak aurkezteko epea azaroaren 26ean itxiko da.

Ibarra, Gipuzkoa. Lehiaketaren gaia librea izango da, baina ez da onartuko eduki bortitz, sexista edo arrazista duen komikirik edo intolerantziazko jokabiderik eragin dezakeenik. Pertsonaia guztiak jatorrizkoak eta argitaragabeak izan beharko dute, autoreak berak sortutakoak eta komikia euskara hutsean izango da. Lehiaketan jatorrizko lana aurkeztu behar da, baita ordenagailu bidez sortu edo tratatuak izan diren lanen kasuan. Orri bakoitzeko inpresio bat aurkeztu beharko da, A-4 neurrikoa eta gutxienez 300 ppp-ko kalitatekoa. Lan bakoitzak A-4 neurriko lau orri izango ditu gehienez (edo beste neurri proportzional bat) formatu bertikalean aurkeztu beharko dira. Lanak zuri-beltzean edo koloretan aurkeztu ahal izango dira. 

Saria, 18 urtetik beherakoen kategoriako irabazlearentzat, 400 euro eta argitalpena paperean eta web gunean izango da. Bigarrenak 200 euro jasoko ditu. 18 urtetik gorakoaren irabazleak 600 euro eta argitalpena paperean eta webgunean eta bigarrenarentzat 400 euro. Saririk gabeko autoreentzat: lanak Galtzaundiko webgunean eta aldizkarian kaleratuko dira eta baita Ibarrako Udaletxearen webgunean ere. Egile bakoitzak sari bakarra eskuratu ahal izango du. Lehen saria eskuratzen duenak nahitaez etorri beharko du sariak banatzeko ekitaldira, pisuzko arrazoiren bat ez badu bederen. Epaimahai aditu batek lanik onenak aukeratuko ditu.

Lanak aurkezteko epea azaroaren 26ean bukatzen da. Autorearen izena ez da ikusgai egongo eta gutunazalean aurkeztuko dira lanak, sinadura eta izenik gabe, izenburu batekin. Autorearen datuak (izena, telefono zenbakia, lanbidea, adina eta helbidea) beste gutunazal batean aurkeztuko dira, izenburu berarekin. Bigarren gutun-azal hau lehenengoan sartuko da.

Lanak Galtzaundiko egoitzan aurkeztu ahal izango dira edo postaz helbide honetara bidaliko dira:
Galtzaundi Euskara Taldea
"Ibarra Galtzakomik" komiki lehiaketa
Nafarroa Etorbidea 6 behea
20.400 TOLOSA (Gipuzkoa)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia