euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gabonetan 30 luzemetraia euskaraz doan sarean streaming bidez ikusgai eitb.com eta kulturklik-i esker

2010/12/28

'Olentzero eta oparien ordua' da ikusgai dauden filmeetako bat
'Olentzero eta oparien ordua' da ikusgai dauden filmeetako bat
Haurrentzako zein nagusientzako opari ederra jarri dute sarean eitb.com-ek eta Kulturklik-ek: 30 luzemetraia, euskaraz, mundu osoko euskaldunentzako eskuragarri. Argentinan, Australian, Madrilen ala Tokyon, bakoitzak nahi lekuan eta ordutegi arazorik gabe ikusi ahal izango ditu filme hauek, interneten eta streaming eran (ezingo dira deskargatu, baina bai bakoitzak nahi duen adina aldiz ikusi). Filmeen artean badira haurrentzako animaziozko hainbat luzemetraia, eta nagusiek komediak, dokumentalak, dramak eta beldurrezko filmak izango dituzte aukeran.

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Eitb.com webguneak eta Eusko Jaurlaritzaren KulturKlik programak Gabonetan euskarazko zinema sustatzeko ekimen polita jarri dute abian: joan den abenduaren 22az geroztik 30 filme daude ikusgai webgune honetan. Filmeak euskaraz eginikoak dira gehienak edo euskarazko bertsioan eskaintzen dira. Doan ikusi ahal izango dira internetez bidez streaming sistemarekin: hau da, play eman eta nahi adina aldiz ikusi ahal dira, baina ezin dira deskargatu eta gorde.

Haurrentzako eskaintza zabala dago, Euskal Herrian ekoitziriko hainbat animazio tarteko: Unibertsolariak, Betizu eta urrezko zintzarria, Karramarro uhartea eta Cristobal Molón, besteak beste. Nagusiek ere badute zer ikusi: Aupa Etxebeste komedia,  nazioartean hainbat sari jasotzen ari den  80 egunean drama, Obaba edo Ander bezalako luzemetraiak, adibidez.

Filmak ikusten hasteko egin klik aukeratu nahi duzun luzemetraiaren izenburuan eta Kulturklik-en webgunean sakatu 'Filma ikusi' dioen esaldian. Eta gozatu!

  1. Aupa Etxebeste! (Komedia)

  2. Kutsidazu bidea, Ixabel (Komedia)

  3. Nömadak TX (Dokumentala)

  4. Ander (Drama)

  5. Zorion perfektua (Drama)

  6. 80 egunean (Drama)

  7. Hauskor (Drama, Komedia)

  8. Bizitzaren orbanak (Drama)

  9. Obaba (Drama)

  10. Baso ilunean (Drama)

  11. Kronokrimenak (Beldurrezkoa)

  12. Casual day (komedia)

  13. Berri ona (Drama)

  14. Lucio (Dokumentala)

  15. Nire aitaren etxea (Drama)

  16. Txokolate apur bat (Drama)

  17. Hodeiak pintatzeko makina (Drama)

  18. Go!azen (Musikal)

  19. Karramarro uhartea (Animazioa)

  20. Megasonikoak (Animazioa)

  21. Ametsen lapurra (Animazioa)

  22. Glup, zabor bizidunak (Animazioa)

  23. Supertramps (Animazioa)

  24. Pailazokeriak (Animazioa)

  25. Betizu eta urrezko zintzarria (Animazioa)

  26. Cristobal Molon (Animazioa)

  27. Animal channel (Animazioa)

  28. Haragijaleen krisia (Animazioa, Komedia beltza)

  29. Olentzero eta oparien ordua (Animazioa)

  30. Unibertsolariak, munduaren ertzaren bila (Animazioa)

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia