euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Front-ball: Etxebarria hirugarren New Yorken, Waltary kubatarrak aise bereganatu duen txapelketan

2009/06/08

Txapeldunak euren kopekin joan den larunbatean New Yorken
Txapeldunak euren kopekin joan den larunbatean New Yorken

PUBLIZITATEA

Asteburuan New Yorken jokatu den front-ball pilota modalitate berriko txapelketari dagokionez, Iker Etxebarria euskaldunak hirugarren postua eskuratu du, Waltary kubatarrak aise irabazi duen txapelketan, Arteako bizkaitarra finalaurrean eta Juan Medina mexikarra finalean menderatuta. Larunbatean Central Parken jokatu zen lehiaketan honako herrialdeetako pilotariak aritu ziren: Estatu Batuak, Kuba, Costa Rica, Dominikar Errepublika, El Salvador, Frantzia eta Euskal Herrikoak.

New York, Estatu Batuak. New Yorkeko txapelketarenak egin du eta Euskal Pilota Federazioko ordezkariak gustura ekin diote euskalerriratzeari Iker Etxebarriak (Artea) lortutako hirugarren postua erdietsita eta Aitor Erauzkinek emaniko maila ikusita, azken honek tantu batzuen erruz ez baitzuen final laurdenetan egoterik izan, Kepa Arroitajauregi Euskadiko Euskal Pilota Federazioko koordinatzaileak norgehiagokatik bertatik azaldu digunez.

2009 ekaina NY frontball 01

[Partiden eta irabazleen laukia]

Eztabaidarik gabe txapelduna Waltary kubatarra izan da. Arroitajauregiren esanetan, "beste behin argi utzi du onena zein den eta inolako arazo gabe hartu ditu mendean guztiak. Abiadura itzela ematen dio pilotari eta horrek denak dantzan jartzen ditu. Medina mexikarra berriz txapeldunorde gelditzearekin konformatu behar izan du. Angelun gertatu zitzaion lez, Iker Etxebarria izan da biei, batari ligatxuan eta besteari finalerdietan, arazo gehien sortu dien pilotaria".

Gaur eguerdian Biarritz-en izango dira denak bueltako hegaldia igaro ostean.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia