euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Fresnoko Euskal Festarekin abiatuko da larunbatean AEBetako euskal jaien 2012 udako egitaraua: ikus egutegia

2012/05/04

Iaz Wyoming-ko Buffalon ospatu zen NABO 2011 Jaialdiko kabalkada, herriko musikari eta dantzariekin (argazkia EuskalKultura.com)
Iaz Wyoming-ko Buffalon ospatu zen NABO 2011 Jaialdiko kabalkada, herriko musikari eta dantzariekin (argazkia EuskalKultura.com)
Fresno herri kaliforniarreko euskal piknikak abiaraziko du datorren larunbatean Estatu Batuetako euskal jaialdien 2012 udako egitaraua. Maiatzetik urrira bitartean, batez ere herrialde mendebaldeko estatuetan kokatzen diren euskal elkarte eta komunitateek euren urteko festa giroko elkarretaratzeak egingo dituzte. Abuztuak bilduko du, ohi bezala, festarik gehien, baina hitzordu zentrala uztailaren 6tik 8ra izango da Nevadako Elkon, bertan gauzatuko baita aurten NABO Convention delakoa, Elkoko National Basque Festivalaren 49. edizioarekin eta AEBetako Pilota Txapelketarekin batera.

PUBLIZITATEA

Fresno, CA, Estatu Batuak. Aurtengoan ere maiatza heldu da eta horrekin batera Estatu Batuetako euskal festa eta jaialdien urteko egitarauaren hastapena, euskal komunitateak dauden hiri eta estatu iparamerikarretako euskal etxeek euren euskal historia eta ondarearen gorazarre antolatutako tokiko ospakizun sorta, lehena Fresnoko larunbat honetakoa eta urrian Kaliforniako Rocklin-ek eratutakoa itxiera ekitaldi daukatela.

Abiatzea, beraz, larunbat honetan Fresnoko 'Basque picnic'a izango da, bertako euskal elkartea antolatzaile. 35. ediziora iritsiko da eta Rancho Vista Rio izango du gertaleku, euririk ezean, eguraldiak laguntzen ez badu Erroibarren jatorria duen Campos familia nafarrak Caruthers-en dituen pilota-kantxa eta instalazioetara aldatuko baita.

Fresnoko ekitaldiak goizeko 11etarako iragarri den euskal meza batekin hasiko dira, aita Lastiri euskal-kaliforniarra emale. Ondoren, bertako ardikia lehen-gai izango duen barbakoa moduko bazkariaren txanda izango da, euskal etxeko kideek prestatua. Euskal dantzariak eta San Frantziskorik etorritako klika ekitaldiko edergarri izango dira eta eguna ixteko Jean Flesher euskal-utahrraren orkestrak musikatuko du dantzaldi publikoa, euskal-amerikar erritmoak dantzagai.

Fresnok XIX. mendetik dauka euskal ondarea bertakotua eta gaur egun ere Basque Hotel eta Santa Fe geratzen dira herrian. Larunbateko festaren ondotik, igandean, brunch delako hamaiketako modukoa Santa Fe jatetxe euskaldunean deitu da, bertako nagusi Panpi eta Manuela Etchechury kaliforniarrak izaki, euskaldunak eta musikariak eurak ere, eta zerbitzatzen duten brunch-a, kolesterolean aberatsa den arrantxuetako ohiko gosari azkar eta potente bezain gustagarria (tel 559-226-7499).

AEBetako UDAKO EUSKAL FESTEN 2012KO EGITARAUA

(Estatu Batuetan datozen hilabeetan egingo diren euskal festa eta jaialdi garrantzitsuenetako batzuk biltzen ditu)

Maiatza
-Maiatzaren 5ean - Fresno, Kalifornia
-Maiatzaren 19an - Los Banos, Kalifornia
-maiatzaren 26-27an, Bakersfield, Kalifornia

Ekaina
-Ekainaren 2an - Ventura County, Kalifornia
-Ekainaren 2an - Santa Rosa, Nevada
-Ekainaren 3an - San Francisco Basque Club, Kalifornia
-Ekainaren 9an - Winnemucca, Nevada
-Ekainaren 24ean - Txoko Ona Homedale, Idaho
-Ekainaren 24ean - Basque Club of Utah, Utah

Uztaila
-Uztailarean 1ean - Southern California Basque Club, Chino, Kalifornia
-Uztailaren 6-8an - Elko Basque National Festival & NABO Convention, Nevada
-Uztailaren 7-8an - NABOren Pilota Txapelketa, Elko, Nevada
-Uztailaren 14ean - Colorado Basque Club, Colorado
-Uztailaren 15ean - Gooding, Idaho
-Uztailaren 15-27an - NABO Udaleku, Boise, Idaho
-Uztailaren 21ean - Reno, Nevada
-Uztailaren 30-31ean - San Inazio Basque Festival Boise, Idaho
[Susanvilleko Basque stew festival eta mus txapelketa martxoan eta apirilean egin ziren, hurrenez hurren]

Abuztua
-Abuztuaren 11ean - Gardnerville, Nevada
-Abuztuaren 11ean - Mountain Home, Idaho
-Abuztuaren 11ean - Seattle, Washington
-Abuztuaren 18an - Battle Mountain, Nevada
-Abuztuaren 18an - Buffalo, Wyoming
-Abuztuaren 19an - Rock Springs, Wyoming
-Abuztuaren 25ean - Rhode Island Festival, Rhode Island
-Abuztuaren 26an - Basque Cultural Center Euskal Etxeko Jaialdia, San Francisco, CA

Iraila
-Irailaren 1-2an - Chino, Kalifornia
-Irfailaren 9an - Marin Sonoma County, Kalifornia

Urria
-Urriaren 6an - Mountain Home NABO meeting, Idaho
-Urriaren 7an - Las Vegas, Nevada
-Urriaren 13an - Rocklin Basque Festival & Kantari Eguna, Kalifornia

(Egutegi osoa eta estekak NABOren webgunean)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia