euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Frantziako euskal etxeek bilkura egingo dute bihar Paueko Lagunt eta Maita euskal elkartean

2015/05/01

Paueko dantzari gazteen taldea, elkarteak apirilean egin zuen Amicale festan (argazkia Pau EE)
Paueko dantzari gazteen taldea, elkarteak apirilean egin zuen Amicale festan (argazkia Pau EE)

PUBLIZITATEA

Paueko Lagunt eta Maita euskal etxeak Frantziako beste euskal elkarteak hartuko ditu bihar. Pariseko eta Bordeleko euskal etxearekin batera bilera egingo dute, eta euskal etxeen proiektuei eta egunerokotasunari buruz mintzatuko dira. Bertara bilduko da baita ere Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Jaurlaritzako zuzendaria, bere bulegoko Manu Meaurio teknikariarekin batera..

Paue, Frantzia. Pauen bilkura egingo dute bihar Frantziako euskal etxeek, Lagunt eta Maita euskal etxearen egoitzan. Topaketan izango dira Pariseko eta Bordeleko euskal etxeetako ordezkariak eta beste zenbait lagun.

Bilerako azken partean Pauera bilduko da baita ere Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, eta bere zuzendaritzako Europarako teknikari Manu Meaurio. Bileran euskal etxeen intereseko hainbat gai jorratuko dira, besteak beste, Jaurlaritzak euskal etxeei ematen dizkien laguntzen aurtengo datuak. Horrez gain, euskal elkarteek euren proiektuak eta esperientziak partekatuko dituzte, elkarrengandik ikasi eta elkarri laguntzeko, Lagun eta Maitako presidente Pantxoa Challetek EuskalKultura.com-i agertu dionez.

Paueko Lagunt eta Maita elkartea Frantziako euskal etxe handienetakoa da eta 600 bat familia dauzka bazkide. Duela hiru urteegungo  egoitza propioa lortu zuen eta bertan hainbat jarduera egiten dira: euskara klaseak, musika, dantza, topaketak eta kultur jarduerak, nagusiki. 

Lagunt eta Maita euskal etxeari buruzko informazio gehiago, bere webgunean edo Facebook orrian.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia