euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Frank Bergon idazle euskal amerikarraren lanei buruzko Nazioarteko Konferentzia aste honetan Nevadako Unibertsitatean

2019/03/11

Frank Bergon (arg. Hudsonvalleone.com)
Frank Bergon (arg. Hudsonvalleone.com)

PUBLIZITATEA

Reno, Nevada. Nevada-Renoko Unibertsitateko (UNR) William A. Douglass Euskal Ikasketa Zentroa eta Jon Bilbao Euskal Liburutegia antolatzaile, “Oesteko euskal amerikar baten ikuspegia: Frank Bergoinen lanei buruzko Nazioarteko Konferentziamartxoaren 13 eta 14an --aste honetako asteazken eta ostegunean-- egingo da UNRko Renoko kanpus nagusiko Mathewson-IGT Knowledge Center eraikineko Leonard Faculty & Graduate Gelan.

Jardunaldietan Estatu Batuetako zein Euskal Herriko hamar idazle eta adituk hartuko dute parte, Frank Bergon-en lanen artean euskal gaiak aipatu zituztenak ardatz harturik. Saio guztiak doanikoak dira eta publikoari zabalik daude, nahiz eta bertaratzeko aldez aurretik izena ematea eskatzen den. Hori, hemen egin daiteke.

Konferentziaren aurretik bi aurkezpen bat egingo ditu --martxoaren 11 eta 12an, gaur eta bihar-- horretarako Buffalo, Wyoming-etik etorritako David Romtvedt idazle, musikari eta irakasleak, izan ere bere bi liburu aurkeztuta, Zelestina Urza (gaur) eta ​​Buffalotarrak (bihar). Horrez gain Romtvedt-ek publikoa loriatuko du bere euskal trikitilari eta musikari peto alderdia erakutsiz, bere alaba Caitlin Belem Romtvedt-ekin batera. David eta Caitlin batere arazorik gabe jo daitezke euskal musikaritzat, euskara hiztun eta euskara-irakasle ere badelarik.

-Xehetasun gehiago Konferentziaren webgunean.
-Monika Madinabeitiaren artikulua Frank Bergon-i buruz Euskonews-en



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia