euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FOCOS Fundazioak ‘Emakume etorkinak Argentinan’ deialdian parte hartzeko gonbitea luzatzen die idazleei

2019/06/24

‘Emakume etorkinak Argentinan’ deialdia
‘Emakume etorkinak Argentinan’ deialdia

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Ekintzarako Gizarte Konpromisoa bultzatzen duen FOCOS Fundazioak edozein nazionalitateko 18 urtetik gorako idazleak gonbidatzen ditu ‘Emakume etorkinak Argentinan’ deialdian parte hartzera. Testuak argitaragabeak behar dute izan eta genero literarioari dagokionez, artikulu edo elkarrizketak, kontaketa laburrak edo olerkiak izan daitezke. Nolanahi ere, Argentinan bizi edo bizi izan diren emakume immigranteak dira gaia, eta “emakume horien gizartearekiko konpromisoa behar dute islatu, bakarka edo taldeka gizartearen alde daramen lana, giza garapeneko edozein arlotan, kulturan, hezkuntzan, kirolean edo osasunean konparazio”.

Epaimahaiak hautatzen dituen idazlanen egileek diploma bana jasoko dute eta testuak e-book batera bilduko ditu Fundazioak doan banatzeko. Materialaren aurkezpena kultur ekitaldietan, liburu azoketan eta goi mailako kultur gunetan egingo da idazleak ezagutarazteko helburuarekin.

Testuak bidaltzeko epea uztailaren 31an bukatuko da; idazlanak focosdearte@gmail.com eta convocatorias@fundacionfocos.org.ar helbideetara (bietara) bidali behar dituzte parte hartzaileek. Buenos Aireseko Udala eta Gizataldeen Federazio Argentinarreko Emakumeen Batzordea ere antolatzaile-kide dira. Oinarriak osorik, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia