euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Filipinetako presidente Gloria Macapagal Ordizian izango da abenduan, Urdanetaren 500 urteurreneko ekitaldietan

2007/07/20

Gloria Macapagal Arroyo presidente filipinarra
Gloria Macapagal Arroyo presidente filipinarra

PUBLIZITATEA

Gipuzkoako Ordizia herriak Andres de Urdaneta bertako semearen jaiotzaren 500. urteurrena ospatuko du aurten eta datorren urtean. Urdaneta, itsas-gizona, astronomoa eta humanista izateaz gain, izaera zientifiko-teknikoko aurkikuntza handi baten protagonista izan zen: 'itzulerako bidea' deitu izan dena, hau da, Filipinetatik Ameriketara itzultzeko ibilbidea, Itsaso Barea zeharkatuz. Urteurreneko ekitaldiek goi mailako gonbidatua izango dute Ordizian: Gloria Macapagal Arroyo, Filipinetako presidentea. Agintaria abenduan etorriko da Euskal Herrira, Marciano R. De Borja kontsulak BasqueHeritage.com-i baieztatu dionez.
Andres Urdaneta erlijiosoaren jaiotzaren 500. urteurrena mugarria izango da Euskal Herria eta Filipinen arteko harremanaren historia garaikidean. Azken hilabeteotan hitzarmen eta ekimen ugari jarri dira abian harreman hori berreskuratzeko asmotan. Nagusienetako bat Urdanetaren jaiotzaren urteurrena da. Euskal itsasgizona Filipinetako historioan pertsonaia garrantzitsua da eta bere izena duten leku asko daude egundaino Filipinetan, Marciano R. de Borja Madrileko Filipinetako kontsulak BasqueHeritage.com-i azaldu dionez.

Filipinetako bat egin du gobernuak urteurrenarekin eta Gloria Macapagal Arroyo presidentea bera Ordiziara hurreratuko da, ekitaldietan parte hartzeko. Bere bidaian, filipinar agintariak Euskal Herria eta Filipinen arteko harreman ekonomiko eta kulturalak bultzatzeko helburua izango du. Egonaldi honek azken hilabeteotan izan diren kontaktu eta ekimenak biribilduko ditu. Aurretik, Filipinetako hainbat ekitaldietan hartu du parte Ordiziako Udalak. Joan den ekainaren 10ean, adibidez, herriko ordezkaritza bat Madrilen izan zen Filipinen Egun Nazionalaren ospakizunetan Marciano R. De Borja kontsulak gonbidatuta. Ekitaldi honetan Ordiziako alkate Alejandra Iturriozek Urdanetari buruzko mintzaldia eskaini zuen.

Ekitaldi gehiago 2008an

500. urteurreneko ekitaldiek jarraipena izango dute 2008an. Arrazoia honokoa da: adituek ez dakite zehazki Urdaneta noiz jaio zen, eta data 1507 bukaeran edo 1508 hasieran kokatzen dute. Urteurreneko ekitaldien artean, Marciano R. de Borjak mintzaldia eskainiko du 2008ko maiatzaren 15ean Ordizian, Urdanetari buruzko zikloari bukaera emanez. Bere mintzaldiaren izenburua Fray Andrés de Urdaneta y los pioneros vascos en Filipinas: su contribución en la formación de la nación filipina izango da, Basques in the Philippines (Euskaldunak Filipinetan) bere liburuan oinarrituta.

Bestalde, Ordiziako ordezkaritza bat Filipinetara joango da 2008an eta Andres Urdaneta ibili zeneko lekuak bisitatuko ditu, Bohol uhartea kasu. Ordiziarrek, gainera, senidetze hitzarmena sinatuko dute Pangasinan probintziako Urdaneta hiriarekin.


Lotura interesgarriak

Jose Oyanguren bergararrak sortu zuen Davao, Filipinetan
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko ekainaren 29an

EHUk eta Filipinako 3 unibertsitatek lankidetza hitzarmena
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko maiatzaren 29an

Urdanetaren V. Urteurrena
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko apirilaren 2an


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia