euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVAko ordezkaritza Gral Rodriguezeko Eusko Aterpean izan zen, EEak bazkide aktiboa izatea eskatu ondoren

2008/05/08

General Rodriguezeko 'Eusko Aterpea' Euskal Etxea bisitatu zuten partaideek instalazioak eta bertan burutzen ari diren lanak ikusi ahal izan zituzten
General Rodriguezeko 'Eusko Aterpea' Euskal Etxea bisitatu zuten partaideek instalazioak eta bertan burutzen ari diren lanak ikusi ahal izan zituzten

PUBLIZITATEA

FEVAko zuzendaritzako zenbait kide --Felipe Eiheragibel lehendakaria eta Maria Angeles Oñederra batzordeko kidea tartean-- General Rodriguezeko 'Eusko Aterpea' Euskal Etxea bisitatu zuten, bertako euskal komunitateak elkarteko bazkide aktiboa izatea eskatu ondoren. Bertan izan ziren ere Josu Legarreta Eusko Jaurlaritzako Diasporarako zuzendaria, Jose Vicente Katarain Velez Bogotako Euskal Etxeko lehendakariordea eta Horacio Marotto, Jose C. Pazeko 'Toki Eder' Euskal Etxeko lehendakaria.
Raul Taretto General Rodriguezeko 'Eusko Aterpea' Euskal Etxeko lehendakariak ohar baten bidez aditzera ematen duen moduan, Felipe Eiheragibel FEVAko lehendakariak eta Maria Angeles Oñederra elkarteko kideak euskal komunitateko egoitza bisitatu zuten. Ekimenaren arrazoia Euskal Etxeak FEVAri bazkide aktiboa izateko egindako eskakizuna izan zen Euskal Argentinar Erakundeen Elkarteak bere estatutuetan azaltzen duen moduan.

[Goiko irudian, 'Eusko Aterpea' Euskal Etxea bisitatu zuten partaideetako batzuk]

[General Rodriguezen bildutako pertsonek lasai hitz egiteko aukera eduki zuten]

General Rodriguezeko Mitre kaleko 370. zenbakian dagoen 'Eusko Aterpea' Euskal Etxeko egoitzako bisitan beste zenbait ordezkarik ere parte hartu zuten: Josu Legarreta Eusko Jaurlaritzako Diasporarako zuzendaria, Jose C. Pazeko 'Toki Eder' Euskal Etxeko lehendakaria eta Jose Vicente Katarain Velez Bogotako Euskal Etxeko lehendakariordea. Azken honek bisita aprobetxatu zuen Buenos Aireseko Liburuaren Azokara bidaia egin ondoren (Kolonbiako Oveja Negra Argitaletxeko editorea da).

['Eusko Aterpea' Euskal Etxeko bisitan parte hartu zuten pertsona guztiek General Rodriguezeko euskal komunitateko kideek antolatutako askari bat dastatu ahal izan zuten]

Ekintzan parte hartu zutenek Euskal Etxeko instalazioak ikusi ahal izan zituzten eta, bereziki, Udalak martxan ipini dituen lan berriak. Bertan bildutakoek argentinar herriko Kontseilu Erabakitzaile Ohoretsuak Euskal Etxeak antolatutako 'Palabras Mayores' zikloaren alde emandako dekretua irakurri ahal izan zuten. Manifestuak 'Udaleko kultur interesgune' bezala izendatzen du General Rodriguezeko herritarrak euren esperientziak kontatzeko biltzen dituen zikloa. Bisita arratsaldean amaitu zen eta, Euskal Etxeko zuzendaritzatik baieztatzen duten moduan, 'segurki Eusko Aterpea FEVAko 59. elkarte aktiboa izango da'.


Lotura interesgarriak

General Rodriguezek Aberri Eguna ospatu zuen
2008ko apirilaren 19an EuskalKultura.com-en argitara emana

Hector Demichelis, Gral. Rodriguezeko 'Palabras Mayores' zikloan
2008ko apirilaren 17an EuskalKultura.com-en argitara emana

Marta Berse, 'Palabras mayores' zikloan
2008ko martxoaren 14an EuskalKultura.com-en argitara emana

Sari bikoitza Fca. Vicente de Ponce euskal liburuzainarentzat
2007ko azaroaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Felipe Eiheragibel da FEVAko presidente berria
2008ko martxoaren 17an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia