euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVA Liburutegi koordinatzaileak liburutegi arduraduna izendatzea eskatu dio Argentinako euskal etxe bakoitzari

2008/08/01

Luciano Etchepare, FEVAko Liburutegi Sareko Koordinatzailea
Luciano Etchepare, FEVAko Liburutegi Sareko Koordinatzailea

PUBLIZITATEA

FEVAk joan den hilean egindako zuzendaritza bileran, oraindik liburutegi proiektuaren barruan ez dauden euskal etxeen arlo honetako egoerari buruzko txostena landu zuen. Ondorio gisa, oraindik liburutegi arduradunik aukeratu ez duten euskal etxeei erreferente edo arduradun hori lehen bait lehen izendatzea eskatuko zaie, ahalik eta lasterren FEVAko Liburutegi Sareko Koordinatzailearekin kontaktuan jar dadin.

Buenos Aires, Argentina. Euskal Liburutegi Sarearen koordinatzaileak hainbat zeregin garrantzitsu ditu, tartean sareko liburutegietako arduradunei informazio eta trebakuntza ematea, sarearen datu basearen kalitatea zaintzea, eta FEVAren liburutegia kudeatu eta sareko liburutegiei aholku ematea, besteak beste. Hala ere, badaude oraindik Sarean parte hartzen ez duten liburutegiak eta bereziki horiei deia egin die Luciano Etchepare FEVAko Liburutegi Sareko Koordinatzaileak, proiektura gertura daitezen. Asmoa, bistan da, euskal etxe bakoitzak liburutegi arduraduna edo erreferentea izendatzea, proiektuarekiko harremanak estutzeko eta informazioa errazagoa zabaltzeko.

“Liburutegi arduradunaren eginkizunak betetzeko –azaldu dio Etcheparek EuskalKultura.com-i– ez da beharrezkoa berez liburuzaina izatea, nahiz eta egoera hori bikainena litzatekeen. Oraingoz, nahikoa litzateke izendatutako lagunak liburutegia gogokoa izatea eta arlo honetan lan egiteko gogo finkoa adieraztea. Hortik aurrera, lehenengo urratsa koordinatzailearekin harremanetan jartzea izango litzateke”.

Liburutegi arduradunak aukeratzeko epea hilabetekoa ezarri du FEVAk. Tarte horretan pertsona aukeratuaren jakinaren gainean jarri behar da Sareko Koordinatzailea. Informazio gehiago nahi duenak FEVAren webgunbera jo dezake edo feva_bibliotecas@ciudad.com.ar helbidera idatzi.

Enlaces relacionados

FEVAren webgunea
www.fevaonline.org.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia