euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVAko hauteskundeetarako astebete falta dela kanpaina gori-gori bi zerrenden arteko eztabaida eta salaketekin

2008/03/07

FEVAren irudia
FEVAren irudia

PUBLIZITATEA

Aurten lehen aldiz FEVAko hauteskundeetan lehendakaritzarako bi zerrenda aurkeztu dituzte eta horrek azken egunetan bi hautagaitzen arteko eztabaida publikoa ekarri du. Otsailaren 28an bi zerrendak ofizialki aurkeztu zituztenetik batzuk eta besteek hika-mika hasi dute elkarren proposamenen inguruan. Ideia eta proiektu desberdinei buruz eztabaidatzea --gizalegez eta errespetuz egiten den bitartean-- aberasgarria denaren ustearekin, bi aldeek esan dutena jarraitzeko datuak eta loturak bildu ditugu segidan.
Datorren asteko larunbatean, martxoaren 15ean, FEVAko hauteskunde partzialetara aurkezten diren bi zerrendek hautestontzietan euren babesa zein den jakiteko aukera izango dute. Prozesua bizia gertatzen ari da, izan ere aurten lehenengo aldiz bi hautagaitza daude lehendakaritza bezalako karguetarako. Azken egunetan, gainera, bi zerrendak eztabaida publikoan katigatu dira, e-mail bidez bidalitako eta interneten argitaratutako idatzien bidez.

Gure irakurleei Diasporako euskaldunei buruzko informazio zehatza eta ahalik eta objetiboena helarazteko engaiamenduari eutsiz, jarraian zerrenda bakoitzak idatzitako dokumentuak eskainiko ditugu. Gogoratu dezagun 'CCVV por la alternativa' hautagaitzak bere programa zabaldu zuela zerrenda aurkeztu zuenean, Propuesta por la alternativa en FEVA idatzian.

Agiri eta salaketa trukea

[Geroago, hautagaitza horrexek bere hauteskunde blog edo webgune propioa zabaldu du interneten, eta horrekin batera berehalako eta zuzeneko lotura ezarri du plazaratzen dituen agirien eta gai honetan interesatuak dauden internauten artean. Zoritxarrez, 'Por una FEVA para todos' hautagaitzak ez du halakorik egin bi zerrenden arteko aldeak konparatzeko errazgarri]

Baina webgunerik gabe ere, 'Por una FEVA para todos' zerrendak aurlkarien zerrendako testu horri erantzun dio, agiri luze batean. Bertan '¿Qué FEVA queremos?' ikerketaren datuak jasotzen dira eta ondoren 'CCVV por la alternativa' zerrendaren programari puntuz-puntu erantzuten diote, FEVA para Todos analiza el programa de CCVV por la Alternativa izeneko dokumentuan. Felipe Eiheragibel buru eta lehendakarigai aurkezten duen zerrendaren agiri horren ondotik, 'CCVV por la alternativa' zerrendak ere bere erantzuna eman du kanpainarako sortu duen blogean, Apostillas sobre el documento de la lista oficialista izenburupean. Segituko dugu berri ematen. Agiriak eta iritziak bidaltzeko, idatzi hona.

[Oharra: artikulu honetan agertzen diren gaztelaniazko izenak bi zerrendek honela, erdara hutsean, idatzi dituztelako da, zerrenda batak zein besteak erdara hutsean plazaratu baitituzte euren agiriak]


Lotura interesgarriak

FEVA
www.fevaonline.org.ar

'Centros Vascos por la Alternativa'ren hauteskunde bloga
http://ccvvporlaalternativa.blogspot.com

Bi hautagaitza FEVAko hauteskundeetan
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko otsailaren 29an


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia