euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVAk euskal etxeak bisitatzen segitzen du, 2010eko jardun egitarauak markatzen duenari jarraiki

2010/09/07

Ricardo Basterra, FEVAko presidentea, Rio Cuartora egin zuen bisitan (argazkia FEVA)
Ricardo Basterra, FEVAko presidentea, Rio Cuartora egin zuen bisitan (argazkia FEVA)
FEVAko presidenteak eta federazioko beste agintari batzuk Argentinako euskal etxeekin egiten ari diren topaketa bira zabaldu egin dute azken hilabeteotan, Olavarria, San Nicolas, Arrecifes, General Acha, Río Cuarto eta Lomas de Zamorako euskal komunitateekin bilerak eginez, besteak beste. Bisita hauek euskal etxeek FEVAko jarduna deszentralizatzeko egin izan duten eskariari erantzuna dira eta bilera hauen bidez harremanak estutu eta FEVAk euskal etxeei eskaintzen dien baliabideen berri ematea dira helburuetako batzuk.

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. FEVAk, Euskal Argentinar Erakundeen Federazioak, euskal etxeengana gerturatzeko kanpainiarekin jarraitzen du azken hilabeteotan, 2010ko plangintza betez. Egitasmo honen barruan, Ricardo Basterra eta Zuzendaritza Batzordeko beste kide batzuk Argentinako hainbat euskal etxeetan izan dira, FEVAK euskal etxeei eskaintzen dien baliabide, ikastaro eta ekimenen berri emateko, eta aldi berean, euskal etxe bakoitzaren esperientzia eta arazoen berri zuzenean jasotzeko.

Bide horretan, joan den asteburuan Ricardo Basterra Olavarriako Gure Etxe Maitea elkartean izan zen, bertako kideekin bilduz eta herriko komunikabideekin elkarrizketak eginez. Abuztuaren 20ean, FEVAko Zuzendaritza Batzordea San Nicolaseko Euskal Etxean bildu zen eta ondoren elkarte horretako eta Arrecifes, Baradero, San Pedro eta Rosarioko euskal etxeko buruekin bildu zen. Hurrengo egunean FEVAren hileroko bilera Arrecifes-ko Euskal Etxean egin zen, Federazioko egoitzaz kanpo bilerak egiteko plangintzaren barruan. Abuztuan ere, Ricardo Basterra General Acha-n izan zen eta Eusko Txokoa elkarteko kideekin solasteko aukera izan zuen.

BasterraSanNicolas2010

[San Nicolaseko Euskal Etxean egin zen bilkuraren irudi bat (argazkai FEVA)]

Uztailean FEVAko presidentea eta Zuzendaritza Batzordeko hainbat kide Río Cuartoko Euskal Etxean, Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxea elkartean eta Lomas de Zamora-ko euskal etxeetan izan ziren.

Ricardo Basterra Lomas de Zamora 2010

[FEVAko zuzendaritzak Lomas de Zamorako Euskal Etxera egin zuen bisitaren une bat (argazkia FEVA)]

 

Azken hilabeteetan FEVAko arduradunen bisitan jaso duten beste elkarte batzuk Bragado, Suipacha, La Plata, Trenque Lauquen, Chivilcoy eta Olavarriako euskal etxeak dira.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia