euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVAk antolatutako Euskal Etxeen Topaketa Barilochera iritsiko da, lehen aldiz, martxo honen 16-17an

2019/03/05

FEVAren 2016ko “Haztearren, gogoeta” jardunaldietako aktibitate bat
FEVAren 2016ko “Haztearren, gogoeta” jardunaldietako aktibitate bat

PUBLIZITATEA

Bariloche, Argentina. Bariloche hiria izango da martxoaren 16 eta 17an Euskal Etxeen Topaketa honen egoitza, bertako Mendiko Eusko Etxea antolatzaile. Federazioak urtero antolatzen duen bilera honek helburu hartu du euskal etxeei buruzko hausnarketak egitea eta eskarmentu, lan-praktikak eta problematikak partekatzea. Horretarako aldez aurreko galdera hauek proposatu dizkie Jardunaldiko koordinatzaile Ana Idigorasek euskal etxeei: Zein da FEVAren funtzioa eta izateko arrazoia? Zein da euskal etxeen funtzioa eta izateko arrazoia? Ze jarduerak egiten dira euskal etxean? Beste batzuk egin nahi? Beharrezkoak al dira aldaketak ? Zeintzuk?

Federazioak euskal etxe bakoitzaren bi ordezkariren egonaldi gastuak hartuko du bere gain; bidaia txartelak, ordea, euskal etxe bakoitzak orainduko du. Izena emateko epea martxoaren 8an bukatuko da.

Bileraren baitan, FEVAko agintariak Argentina hegoaldeko euskal etxeetako ordezkariekin bilduko dira amankomuneko gaiez hitz egiteko. Informazio gehiago, FEVAn, secretaria@feva.com.ar helbidean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia