euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Federico Inchauspe da Las Floresko Euskal etxeko lehendakari berria; Sara Pagolaren bisita jaso dute

2017/05/09

Sara Pagola, erdian beltzez, Las Floresesko Euskal Etxeko buruzagiekin. Goiko iladako lehenengo gizasemea da Federico Inchauspe, Loretako Euskaldunek-eko lehendakari berria (argazkia Las Flores Digital)
Sara Pagola, erdian beltzez, Las Floresesko Euskal Etxeko buruzagiekin. Goiko iladako lehenengo gizasemea da Federico Inchauspe, Loretako Euskaldunek-eko lehendakari berria (argazkia Las Flores Digital)

PUBLIZITATEA

Zuzendaritza Batzordea berritu du Las Flores-en, Loretako Euskaldunak euskal etxeak, eta Federico Inchauspe arkitektoa hautatu dute lehendakari berri. Bestetik, Buenos Airesko herri honek eta Loretako Euskaldunak-ek Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkari Sara Pagola ordezkariaren bisita jaso dute joan den astean.

Buenos Aires, Argentina. Hauxe da Las Floresko Euskal Etxearen Zuzendaritza Batzorde berrituaren osaketa.

LAS FLORESko LORETAKO EUSKALDUNAK Euskal Etxea

-Lehendakari: Federico Eduardo Inchauspe
-Lehendakariorde: Mónica Liliana Arrazubieta
-Idazkari: María Delia Bellocq
-Idazkariorde: Emilce Noemí Berecochea
-Diruzain: Aurelio Viegas
-Diruzainorde: Ana María Giurlani

-Batzordekide titularrak: Luisa Inés Andraca, María Rosa Ibarra, Pablo Horacio Arrua, Héctor Ricardo Guerendiain, Elba Hemilce Daffis, Pamela Lizarraga, 
-Batzordekide ordezkoak: Graciana Mabel Goicoechandia, Nora Alicia Farias, Marta Luján Artola

-Kontu ikuskatzaile titularrak: Virginia Maliani, Mirta Marina Arrambide, Mónica Yolanda Garmendia
-Kontu ikuskatzaile ordezkoak: José Luis Arrien

Las Floresko Euskal Etxeak, bestalde, Sara Pagola Euskadiren Argentina-Mercosurrerako Ordezkaritzako buru den Sara Pagolaren bisita jaso du joan den astean. Pagola Loretako Euskaldunak-eko Zuzendaritza Batzorde berritu berriarekin eta bazkideekin bildu zen, hiriko Alfredo Almada Museo Historikoa bisitatu zuen, baita Mitre Plazan dagoen Gernikako Arbolaren kimua ere, euskal komunitateko kide eta lagunekin lagunarteko afari batean parte hartu aurretik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia