euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Federico Borras Alcain-ek abokatu berri bezala zin egin du eta Paranán ekingo dio bere kasa profesionalki aritzeari

2007/03/04

Zoriontzeko unea, Entre Ríos-eko Justizia Epaimahai Gorenaren eskutik, zin egitea burututa
Zoriontzeko unea, Entre Ríos-eko Justizia Epaimahai Gorenaren eskutik, zin egitea burututa

PUBLIZITATEA

Paraná-tik emititzen duen 'Presencia Vasca' irratsaioko eta herri argentinar bereko Urrundik Euskal Etxeko lehendakaria da eta urrats garrantzitsua eman du, oraingoan bere bizimodu profesionalean. Izan ere 'lege zina' egin berria du Carlos Federico Borras Alcain-ek Entre Rios-eko Justizia Epaimahai Gorenaren osoko bilkuraren aurrean eta ondotik eta aurrerantzean abokatutzaren jarduera askeari ekingo dio Paranán bertan irekia duen bulegoan.
Txartel profesional berria estreinatu du Federico Borrás-ek. Euskal Etxeen alorrean eta komunikazio kontuetan garatzen duen jardunaz gain, abokatuen mundutik datorkigu oraingoan bere berri, izan ere lege-gizonek burutzen duten 'lege zina' --bertan juramento de ley esaten zaiona-- egin eta bere izena Entre Ríos Probintziako Abokatuen Elkargo Profesionalaren erregistro liburuan sartu baitu euskal paranatar ezagun honek.

Zin egite ekitaldia joan den otsailaren 8an egin zen Entre Rios-eko Justizia Epaimahai Gorenaren osoko bilkuraren aurrean, Borrás-en abokatutzaren jarduera askearekin hasteari loturik. Bulego profesionala Paranán bertan zabaldu du. Berarekin harremanetan hasi nahi duenak, aski du bere txartel berrian dioenari erreparatzea, honi erreparatzea alegia:

Carlos Federico Borrás
Abogado
Laprida 424 - Tel. (0343) - 4236078
(3100) Paraná – Entre Ríos – Argentina

Zorionak urrats berriarengatik.


Lotura interesgarriak

Paraná-ko Urrundik Euskal Etxearen web gunea
www.urrundik.com.ar

'El presidente de Urrundik entrevistado en 'Latidos' de Canal 6 TV'
EuskalKultura.com-en 2006ko irailaren 20ean argitara emana

'Nace Emilia Maitena Borrás'
EuskalKultura.com-en 2006ko abuztuaren 21ean argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia