euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Facebook eta Twitter-en, eta webgune ireki berrian topatu daiteke interneten Madrilgo Euskal Etxea Athletic-en peña

2012/07/04

Talde bizkaitarrak Madrilen daukan peña edo lagunarterik handiena da, eta hain zuzen ere datorren ostiralean bertan egingo du hiriburu espainiarrean Bazkideen Urteroko Batzarra, eta ondoren senidetasun afaria. Baina Madrilgo Euskal Etxea Athletic-en Peñak zabaldu berria du webgune instituzionala eta bertatik, eta Facebook eta Twitter-eko kontuetatik segi daiteke aurrerantzean talde txurigorriaren eta Madrilgo bere jarraitzaileen berri, eskaintzen dituen beste zenbait tresna ere tartean.

Madril, Espainia. Ezin da esan egungo panoramara egokitu ez direnik eta mundu modernotik kanpo bizi direnik, Madrilgo Athletic-en Euskal Etxea peña edo lagunarteak --ez dakigu zein den euskaraz euren izen ofiziala webgunea erdara hutsean baitago--, eman dituen pausoekin, Athletic-eko zale madrildarrak behar bezala aktibo bertaratuta kokatu baititu sare sozialetan eta oro har interneten.

Facebook eta Twitter bidez kontakta daitezke eta orain, www.athletic-euskaletxea.com helbidean zabaldu duten gunearen bidez, badago euren historia, berriak, jakingarriak, dei eta proposamenak gertutik segitzeko erraztasunik, baita Athletic-en euren pina erosteko aukera ere edota antolatzen dituzten bilera, bidaia eta zozketen berri eskuratzeko, bideo eta irudiak eskuratzeko edota, konparazio, ateratzen duten Gabonetako loteriako partizipazioak erosteko ere.

Jose Luis Gomez Muniain lehendakari duen lagunarteak Madrilgo Euskal Etxeak dauka egoitza fisikoa, eta bertan egingo dute, hain zuzen, datorren ostiraleak elkarteko Urteroko Batzar Nagusia, arratsaldeko zortzietatik aurrera, honako gai zerrendarekin:

1.- Aurreko batzarreko agiria irakurri eta onartzea
2.- Izandako izen-emate eta kentzeen berri
3.- 2011-2012 urtealdiko kontuen aurkezpen eta onarpena
4.- 2012-2013 urtealdiko aurrekontuen aurkezpen eta onarpena
5.- Gastuen Barne Araudiaren aurkezpen eta onarpena
6.- Hurrengo ekitaldiak
7.- Bestelako gai eta galderak

Athletic-en Euskal Etxea Lagunartea
Madrilgo Euskal Etxea
Jovellanos, 3
(Kongresuaren atzealdean, Zarzuelako Antzoki aurrean)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia