euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Fabio Echarri chacotarra, Argentinako bost euskal etxek deituriko 'Gernika Bakearen Alde' lehiaketako irabazle

2007/09/27

Lehen saria eskuratu duen Fabio Echarri
Lehen saria eskuratu duen Fabio Echarri

PUBLIZITATEA

Fabio Echarrik, Crepitan las llamas en la tarde lanarekin, irabazi du 'Gernika Bakearen Alde' izenpean Argentinako bost euskal etxek deituriko literatur lehiaketa. Norgehiagoka, Rosario, El Chaco, Paranako Urrundik, San Nicolas eta Santa Feko euskal etxeek deitu zuten eta, Echarri chacotarrarekin batera, garaile suertatu dira, bigarren tokian, Silvia Noemi Iglesias 'Acerca de la resistencia de los cuerpos' obrarekin, Puerto Madryn, Chubutekoa; eta Maria Virginia Rubio, 'El Roble de Gernika'rekin, Trenque Lauquen Buenos Aireseko probintziakoa. Sari banaketa datorren asteko igandean egingo da, Rosarioko Euskal Aste Nazionaleko bazkari nagusiko bazkalostean.
'Gernika Bakearen Alde' izenpean Rosario, El Chaco, Paranako Urrundik, San Nicolas eta Santa Feko euskal etxe argentinarrek deituriko literatur lehiaketak badauzka irabazleak, hala erabaki baitute epaimahaia osatzen duten hiru kideek, esan nahi baita Edorta Jimenez euskal idazleak eta César Arrondo eta Mikel Ezkerro idazle euskal argentinarrek. Hauek dira irabazleen eta euren obren izenak:

-Lehenengo saria: Fabio Javier Echarri, Resistencia-koa (Chaco), 'Crepitan las llamas en la tarde' lanarengatik

-Bigarren saria: Silvia Noemi Iglesias, Puerto Madryn-ekoa (Chubut), 'Acerca de la resistencia de los cuerpos' lana medio

-Hirugarren saria: María Virginia Rubio, Trenque Lauquen-ekoa (Buenos Aires probintzia), 'El Roble de Gernika' obrarengatik

Lehenengo saridunari egokituko zaion saria, diploma agiridunarekin batera, datorren astean Rosarion egingo den Euskal Argentinar Aste Nazionalerako parte hartze vaucher bat izango da. Bigarren eta hirugarren saridunek ere dagozkien diploma agiridunak eskuratuko dituzte. Emate ekitaldia Rosarion egingo da, datorren asteko igandean, urriak 7, 2007 Euskal Asteko klausura bazkariko bazkalostean, euskara, afixe eta gainerako lehiaketetako sariekin batera. Obra sarituak elkarte antolatzaileen webguneetan emango dira argitara edota hala badagokio FEVArenean. Antolatzaileek euren lankidetza eskertu nahi izan diete lehiaketan parte hartu duten guztiei.


Lotura interesgarriak

Bost euskal etxek literatur lehiaketa deitu dute Argentinan
2007ko uztailaren 3an EuskalKultura.com-en argitara emana

Euskara sustatzeko lehiaketak Rosarioko Euskal Aste Nazionalean
2007ko ekainaren 26an EuskalKultura.com-en argitara emana

Eusko Jaurlaritzak 2007ko Andres Irujo Sarirako deia egin du
2007ko ekainaren 18an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia