euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ezustean hila, datorren larunbatean dira Gene Cachenaut SCBC Euskal Etxeko lehendakariaren elizkizunak

2018/11/14

PUBLIZITATEA

Chino, AEB. Helduden larunbatean egingo dira Hego Kaliforniako Glendora hirian, Los Angelesealdean, Eugene 'Gene' Cachenaut-en aldeko elizkizunak. Iaztik Southern California Basque Club (SCBC) euskal etxeko lehendakari zena ezustean hil zen urriaren 28an, 50 urte zituela, emaztea eta semea utziz. Izan ere, elkartasun ekimen bat abiarazi dute geroztik familiako lagunek eta alargunaren eta semearen aldeko laguntasun kanpaina bat abiarazi dute, dagoeneko eta egun gutxitan berrehundik gora emaileren sostengua bilduz.

Cachenaut familiaren aldeko kanpainaren berri eta bertan lankide izateko informazio eta aukera, hemen.

Gene Cachenaut-en elizkizunak larunbatean, azaroaren 17an, egingo dira Glendorako Glenkirk elizan (1700 Palopinto Ave.) 10:00etan. Bisitazioa, bezperan, 17:00etatik 21:00ak arte, Covinako Forest Lawn-en (21300 Via Verde Drive)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia