euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euzko Etxeak 2016ko Euskal Argentinar Astearen egitaraua adierazi du, azaroaren 7tik 13ra Necochean

2016/10/03

2016ko Necocheako Euskal Aste Nazionalaren logoa
2016ko Necocheako Euskal Aste Nazionalaren logoa

PUBLIZITATEA

Euskal Herritik talde gonbidatu gisa Kalakan eta Emon taldeak errezibituko dituen jaia azaroaren 7tik 13ra izango da. Elkarretaratzeak leku berezia eskaini nahi izan dio euskarari eta larunbat arratsaldean ‘Euskodromo’ deitu den ekintza gauzatuko da, euskara ikasle eta irakasleak hizkuntzarekin jolastu eta mintza praktika egin dezaten. Euskodromoaz gain, egitarauak baitaratzen dituen proposamenen artean, txikiteoak, erromeriak, Sagardo Eguna, emanaldi artistikoak eta erakustaldiak aipa daitezke

Necochea, Argentina. Hilabete bakarra eta egun batzuk baizik ez dira geratzen Argentinako euskal elkarretaratze handienerako eta Necocheako Euzko Etxeak aste osoko programa kaleratu du. Festa iragartzeko, honako bideoa egin zuten antolatzaileek, Argentinako eta Euskal Herriko hainbat lagun partaide.

Hona 2016ko Euskal Argentinar Aste Nazionalaren Egitaraua (informazioa, sortu ahala, Euzko Etxearen Facebook kontuan eguneratzen joango da).

Astelehena, azaroaren 7a

-19etan, 2016ko Euskal Aste Nazionalaren Inaugurazioa: Txupinazoa, banderen igotzea, eta Euskal Dantza taldearen 75. urteurreneko omenaldia. Txikiteoa eta pintxoak. Lekua: Euskal Etxea.

Asteartea, azaroaren 8a

-19etan, 2016ko Euskal Astearen logo lehiaketaren erakusketa. Lekua: Euskal Etxea.

-Asteazkena, azaroaren 9a

-‘Euskara Argentinan. Euskararen pausoen atzetik’ erakusketa. Jose Antonio Agirreri lehendakariari buruzko filma. Lekua: Euskal Etxea.

-Osteguna, azaroaren 10a

-20etan, Sagardo Eguna ‘Eneko Sagardotegian”. Sagardotegiko menua. Euskal Etxekoek bertan egindako sagardoaz. Lekua: Euskal Etxea.

-Ostirala, azaroaren 11a

-20etan, Euskal Herriko Kalakan taldearen emanaldia. Saioa Necocheako Osasuna Otxoteak zabalduko du. Lekua: Paris Antzokia.
-22etan, Erromeria Euskal Herriko Emon taldearekin. Lekua: Euskal Etxea.

-Larunbata, azaroaren 12a

-10etan, Bilerak: FEVA, Liburuzainak eta Dantza Taldeen zuzendariak.
-14etan, Mintzodromoa izeneko euskaraz mintzatzeko gunea. Hitzaldiak.
-17:30etan, Danborrada eta Kalejira. Lekua; Euskal Etxea.
-19etan, Dantza Emanaldia. Lekua: Paris Antzokia.
-22etan, Erromeria Euskal Herriko Emon taldearekin. Lekua, Euskal Etxea.

-Igandea, azaroaren 13a

-11etan, Meza Santa Maria del Carmen Parrokian, 61. Kalean, 58 eta 60 kaleen artean.
-12etan, Lore eskaintza Gernikako Arbolari Dardo Rocha Plazan.
-12:15etan, Plaza dantzak eta danborrada.
-14etan, Azken bazkaria. Lekua: Euskal Etxea.
-18etan, Azken agurra ordezkaritzei.

Ekintzen programa barnean, abenduaren 3 eta 4an Nazioarteko Pilota Txapelketa egingo da Euskal Etxean, Munduko Pilota Batzarrak antolaturik.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia