euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlarizak 65.000 euroko laguntza eman dio Jai Alai World Tour zesta-punta nazioarteko zirkuituari

2018/10/31

Jai Alai World Tour (arg. www.jaialaiworldtour.com)
Jai Alai World Tour (arg. www.jaialaiworldtour.com)

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Munduko Pilota Batzarrak zesta puntako espezialistarik onenak biltzen dituen txapelketa hori antolatzeko jasoko du aipatu diru-laguntza zuzena. 65.000 euroko diru-saila atzoko bileran onartu zuen Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Jai Alai World Tour zesta-punta nazioarteko zirkuituaren antolakuntza sostengatu eta lehiaketa horren aurtengo edizioa babestearren.        

Jai Alai World Tour 2014. urtean jaio zen modalitate horretako kirolari profesionalik onenak bilduko zituen txapelketa bat sustatzeko. Zirkuituak lau hileko iraupena izan ohi du eta aurtengoak hogeita hamar bat pilotari baitaratu ditu uztailetik urriaren amaiera arte, hiru grand slam, hiru open eta sei master eskainiz Hossegor, Hondarribia, Zumaia, Bordele, Bartzelona edo Gernikako frontoiak agerleku.

Proiektuaren jatorria zesta-punta bultzatzeko aukeren inguruko hausnarketa-prozesu bat izan zen, Eusko Jaurlaritza, Munduko Pilota Batzarra eta Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza partaide. Zirkuituak zesta-puntaren alorra sustatu nahi du zaleentzat erakargarria den formatu bat eskainiz udako eta udazkeneko hilabeteetan. Tarte horretan, AEB eta Mexikotik zirkuituan parte hartzen duten frontoietara pasatzen da zesta puntaren nazioarteko fokoa.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia