euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak, Nafar Gobernuak eta Akitaniak lehen aldiz elkarrekin defendatu dute euskara Europan

2012/03/05

Euskal erakundeen ordezkariak Europar Parlamentuan (argazki Irekia)
Euskal erakundeen ordezkariak Europar Parlamentuan (argazki Irekia)
Euskarak ordezkaritza bateratua izan zuen iragan astean Europako Parlamentuan EAEk, Nafarroak eta Akitaniak egin zuten misio baten bitartez. Hiru agintaritzetako euskararen alorreko erakundeen buruak izan ziren bidaian: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako aailburuordea, Lurdes Auzmendi; Akitaniako Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoko zuzendaria, Frantxua Maitia; eta Nafarroako Euskarabidea Institutuaren zuzendaria, Maximino Gomez. Ordezkaritzak euskararen alorrean egiten ari diren ekimen berri eman zion Europar Parlamentuko hizkuntza gutxituen talde arteko batzordeko lehendakariorde Tabajdi eurodiputatuari, eta laguntzak lortzeko aukera ere izan zuen aipagai.

PUBLIZITATEA

Brusela, Belgika. Lehen aldiz ekimen bateratuan hitz egin zuten Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Akitaniak euskararen alde Europan iragan astean. Hiru administrazioek goi mailako ordezkaritza bidali zuten parlamentura euskararen alorrean egiten ari dena Europar Batasunari jakinarazteko.

Lan misioaren partaideak izan ziren: Lurdes Auzmendi, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea; Frantxua Maitia, Akitaniako lehendakariordea eta Euskararen Erakunde Publikoko (l'Office Publique de la Langue Basque) lehendakaria, eta Maximino Gómez, Nafarroako Euskarabidea Institutuaren zuzendari-gerentea.

Misioak topaketak egin zituen Europar Parlamentuko hizkuntza gutxituen talde arteko batzordearen lehendakariorde Tabajdi eurodiputatuarekin, Europar Batzordeko Eleaniztasunerako zuzendari Belén Bernaldo de Quirós-ekin eta bere bulegoko Luca Tomasirekin, eta baita ere ALDE (Alliance of Liberals and Democrats for Europe), S&D (Progressive Alliance of Socialists & Democrats) eta PPE (Partidu Popular Europarra) taldeetako ordezkariekin, besteak beste europar dirulaguntzak eskuratzeko aukeraz galdegiteko, tartean bildu zirelarik Pablo Zalba (PP), Izaskun Bilbao (EAJ-PNV) eta Eider Gardiazabal (PSOE) eurodiputatuekin.

"Lehenengo misio bateratu hau aurreranzko urrats handia da, erakusten baitu Euskadi, Nafarroa eta Akitaniaren arteko lan harremana gero eta estuagoa dela. Esanguratsua da hori egitea guztiok batera europar instituzioen aurrean agertzeko. Europak gure erreferentzia izan behar du, eta gehiago inplikatu behar gara eta lotura zuzenagoa izan behar dugu instituzioekin; halaber, elkarrekin agertu behar dugu Europar Batasuneko instituzioek eskaintzen dituzten foro eta aukeretan", adierazi zuen Auzmendi sailburuordeak.

Lotura interesgarriak

Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza Polirika sailburuordetza
Euskadi.net/euskara webgunean

Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoa (EEP)
www.mintzaira.fr

Nafarroa, Euskarabidea euskararen institutua
www.euskarabidea.es



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia