euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak Gasteizen ospatuko du Euskal Diasporaren Eguna, Urkullu lehendakaria buru izango duen ekitaldi batekin

2018/07/30

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak Gasteizen ospatuko du datorren irailaren 8an Euskal Diasporaren Eguna, Lehendakaritzan gauzatuko duen ekitaldi instituzional batekin, Urkullu lehendakaria buru. Ekitaldira Euskal Etxeetako eta munduko euskal komunitateetako ordezkariak eta euskal gizarteko hainbat arlotako kideak gonbidatu dira, ospakizun honek izango duen lehenengo edizioan, Kanpoan den Euskal Gizataldeetarako Aholku Batzordeak Diasporaren Eguna antolatzea joan den urtean erabaki ondoren, galdeketa publiko bat egin ostean honelako egun batek izan beharko lituzkeen data, eduki eta xehetasunei buruz.

"Berdin dio non bizi zaren, Euskadi bizi baduzu, Euskadi zugan bizi da, diasporizatu!" lelopean egin du deialdia Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza Zubiriak.

Ekitaldia irailaren 8an, larunbata, egingo da, Gasteizen, 10:30etan, Lehendakaritzako areto nagusian, Iñigo Urkulu Renteria buru.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia