Las Flores, Argentina. Herri argentinarreko 1go Eskola Teknikoan egin zen fresatzekop makinaren emate-ekitaldia iragan astelehenean. Jardueran La Platako Unibertsitate Nazionaleko Historia irakaslea eta ikertzailea den Cesar Arrondok, Loretako Euskaldunak Euskal Etxeko Graciana Goicoechandia lehendakariak eta elkarteko zenbait kidek parte hartu zuten.
Arrondok 'Gaurkotasuna eta Euskal Kultura' gaiari buruzko hitzaldia eskaini zuen Polimodaleko 3. mailako Elektronika eta Informatika ikasleen aurrean. Jarraian, hizlariak Jaurlaritzaren izenean Javier Lemma zentroko ordezkariari makina eman zion. Lemmak eskerrak eman zituen eskolaren izenean.
[Cesar Arrondo irakaslea Gaurkotasuna eta Euskal Kulturari buruzko hitzaldia ematen]
[Fresatzeko makinaren emate ekitaldiko une bat]
Loretako Euskaldunak Euskal Etxeko kideek euskal jantziak soinean zituztela, elkarteko kartela, ikurrina eta argentinar banderarekin parte hartu zuten ekitaldian. Eusko Jaurlaritzak beste zenbait dohaintza egin ditu azken hilabeteotan: Chascomus eta Saladilloko 1go Eskola Teknikoei, Chaco probintziako Fontanako Prestakuntza Profesionaleko 19. Eskolari eta Carlos Carasesko Eskola Teknikoari.
[Loretako Euskaldunak Euskal Etxeko kideek elkarteko kartela, ikurrina eta Argentinako bandera eraman zuten Las Floreseko 1.go Eskola Teknikokora]
[Las Floreseko hedabideek Cesar Arrondo irakaslea elkarrizketatu zuten astelehenean egindako emate ekitaldian (argazki multzoa Loretako Euskaldunak)]