euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak euskara klaseetarako laguntzak jasoko dituzten euskal etxeean zerrenda argitaratu du

2007/02/15

Urtarrilean Argentinako La Platan euskara irakasleekin eginiko barnetegiaren klase bat
Urtarrilean Argentinako La Platan euskara irakasleekin eginiko barnetegiaren klase bat

PUBLIZITATEA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2007ko otsailaren 15eko aleak argitara ematen du 2006ko urritik 2007ko irailera bitarteko euskara klaseetarako dirulaguntzak jasoko dituzten Euskal Etxeen zerrenda. Hogeita bi euskal etxe eta federazio izango dira deialdi honetako dirulaguntzen onuradunak, guztira Eusko Jaurlaritzak 192.900 euro banatuko dituelarik.
Joseba Erkizia HABEko zuzendari nagusiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2007ko urtarrilaren 15eko alearen bidez jakitera eman du 2006ko urritik 2007ko iraila bitarteko epeari dagozkien euskara klaseetarako laguntzak jasoko dituzten euskal etxeen zerrenda. Guztira 21 euskal etxe izan dira onuradunak, besteak beste Estatu Batuak, Australia, Argentina, Frantzia, Italia, Quebec, Txile, Mexiko eta beste zenbait herrialdetan kokatuak. Laguntza hauen helburua munduko euskal etxeetan Euskara Munduan programaren barruan ematen diren euskara klaseak bultzatu eta finantzatzea da.

. ONURADUN ZERRENDA

-Bartzelonako Euskal Etxea 21.040,00 euro
-Madrileko Euskal Etxea - Hogar Vasco 19.070,00
-Valentziako Euskal Etxea - Centro Vasco Navarro 2.260,00
-Murtziako Euskal Etxea - Centro Vasco Navarro 3.300,00
- -Asociacion Cultural Gure Txoko, Valladolid 2.210,00
-Euskal Etxea Artea, Mallorka 5.180,00
-Pariseko Eskual Etxea 6.770,00
-Euskaldunen Biltzarra, Bordele 3.730,00
-Associazione Culturale Euskara de Roma 4.930,00
-Basque Society - Euskal Elkartea, Londres 4.030,00
-Federacion Entidades Vasco-Argentinas (FEVA) 60.480,00
-Federacion Instituciones Vascas Uruguay (FIVU)11.230,00
-Centro Euskal Erria de Montevideo 6.300,00
-Txileko Santiagoko Eusko Etxea 3.030,00
-Centro Vasco Euskal Etxea A.C. Mexico 4.600,00
-North American Basque Organizations (NABO) 14.850, 00
-Euzko Etxea Casa Vasca de Valparaiso, Txile 6.350,00
-Euskualdunak Association des Basques du Quebec 2.090, 00
-Saltoko Euskaldunen Taldea, Uruguai 1.900,00
-Gure Txoko Basque Club Inc., Australia 2.250,00
-Eusko Alkartasuna de São Paulo, Brasil 7.300,00
-Fundacion Euskal Etxea de Bogota, Kolonbia 0,00


Lotura interesgarriak

Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian
www.euskadi.net

HABEren webgunea
www.habe.euskadi.net

Euskara Munduan Sao Pauloko Euskal Etxean, Brasilen
EuskalKultura.comen argitaratua 2007ko urtarrilaren 25ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia