euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak euskal etxeak dituzten herrialdeetarako bira kulturalen 2011ko deialdia egin du

2011/03/02

Kepa Junkerak jo izan du Diasporan bira kulturalen deialdia medio
Kepa Junkerak jo izan du Diasporan bira kulturalen deialdia medio

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak astearteetako ohiko bere bileran onartu zuen, besteak beste, atzokoan, Euskal Autonomi Erkidegoko artista eta kulturgileek euskal etxeak dauden herrialdeetan bira kulturalak egin ahal izateko dirulaguntzen deialdia. Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 15ean bukatuko da eta berau artista edo taldeek berek behar dute eskatu, egindako proposamenaren originaltasuna eta kultur balioak, eta ahal eta euskal etxe gehiagorengana heltzea kontutan hartuko delarik laguntzak emateko orduan.

Vitoria-Gasteiz. Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak argi berdea eman zion atzo euskal etxeak dauden herrialde eta tokietara bira kulturalak egiteko 2011eko diru-laguntza deialdiari. Bertan eskatzaileak artista edo bira-egileek berek behar dute izan eta ematen diren diru-kopuruak garraio gastuak hartzen dituzte haintzakotzat, Euskaditik bira egin behar den herrialde(eta)ra joan-etorriak eragindako gastuak hain zuzen ere.

Horretarako aurreikusi diren laguntza horien guztizkoa 90.000 eurokoa izango da eta dirulaguntza horietara biltzeko aukera izango dute Euskal Autonomia Erkidegoan egindako ekoizpen kulturalek, euskal etxeak dauden tokietan erakutsi nahi badute obra eta euskal etxeen gonbidapena jaso badute. Proiektuetan kontutan hartuko diren ezaugarrien artean aipa daiteke proposatutako ekimenaren originaltasuna eta ekarpen kulturala, eta helduko den euskal etxeen eta jendearen kopurua.

Dirulaguntza horiek eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea apirilaren 15ean amaituko da. Dirulaguntzon bitartez, joan-etorriko txartela, osorik edo zati bat, ordainduko da. Dirulaguntzon deialdia, xehetasun eta jakingarri guztiekin, aste honetan emango du argitara Euskal Herriko Aldizkari Ofizialak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia