euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak "Euskadi Esperientzia" aurkeztu du Berlingo ITB Azokan, Bilbao Turismo ere partaide

2018/03/07

Euskadiren stand-a Berlingo ITB Azokan (arg. Irekia)
Euskadiren stand-a Berlingo ITB Azokan (arg. Irekia)

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillok inauguratu du gaur goizean Berlingo ITB Turismo Azokako Euskadiren standa, Basquetour-eko zuzendari Harkatz Millan lagun zuela. Euskadin % 44 egin du gora azken 6 urteotan Alemaniatik etorritako turista kopuruak. Gehienak ahoz aho transmititu diote elkarri "Euskadi Esperientzia". Bilbao Turismok ere bere eskaintza azokaratu du.

Berlin, Alemania. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Alemaniatik Euskadira doazen turistek %44 egin dute gora eta gaualdiek, berriz, %51 azken sei urteotan, eta azken urte honetako igoerarik handiena denez (%26 eta %30), sailburuak azpimarratu du “Alemaniako turismoaren garrantzia, eta sustatzen jarraituko dugu nazioarteko ekitaldien bitartez eta gure herria Alemanian turismo-helmuga gisa sustatuz”. Alemania Euskadirako turista igorleen hirugarren herrialdea da, Erresuma Batua eta Frantziaren ondotik.

Retortillok "Euskadi Esperientzia" azpimarratu nahi izan du, Alemaniako turismoa erakartzeko ardatz moduan. Berak aipatutako azterlan baten arabera, bidaia bat egin behar dutenean alemaniarren inspirazio-iturri nagusia senitartekoen eta adiskideen iritzia izaten dure kontuan eta beraz "harrera, bizipen eta zerbitzu apartak eskaini behar dira, Euskadira berriz etortzeko asmoa izan dezaten eta gure enbaxadorerik onenak bihur daitezen”, azaldu du sailburuak. Bigarrenez, alemaniarrek katalogoen, liburuxken, prospektuen eta agentzien gomendioen bitartez hautatzen dute bisitatzeko lekua eta "horregatik da hain garrantzitsua azoka honetan parte hartzea", azpimarratu du.

2017. urtean, Alemaniako 106.643 turista joan ziren Euskal Autonomi Elkargoko turismo-establezimenduetara. Horietarik Ipar Renania-Westfaliatik (% 20), Hessetik (% 15) eta Berlinetik (% 13). Euskadi bisitatzeko euren arrazoi nagusiak izan ziren gastronomia eta ardoak (% 21), hiriko turismoa (% 19), touringa (% 18) eta kultura- eta ekitaldi-turismoa (% 18).

Alemaniako turisten % 67 hegazkinez iritsi ziren, % 18 ibilgailu pribatuan, eta % 8 autobusez. Egonaldian, % 85 oinez mugitu ziren, % 60 garraio publikoan eta % 19 ibilgailu pribatuan eta egunean egin zuten  gastua 100,2 eurokoa izan zen. Gastuaren tipologiari dagokionez, gastuaren % 27 ostatuan egin zuten, % 18 gosari, bazkari eta afarietan, % 36 garraioan, % 5,2 gastronomia-jardueretan, % 6 beste jarduera batzuetan eta % 6 erosketetan

Alemaniako turisten % 51ek adierazi dute Euskadi izan dela bidaiaren jomuga bakarra, % 32k beste ostatu-gau batzuk eman dituzte Euskadira iritsi aurretik, % 11k Euskadira iritsi aurretik eta ondoren, eta % 5ek Euskadira iritsi ondoren. Euskadiko batez besteko egonaldia 5,1 gauekoa izan zen.

Bilbo Bizkaia

Bere aldetik Bilbao Turismok bi espazio dauzka ITB Turismo Azokan turismoa sustatzeko: Bat Basquetour standaren baitan, eta bestea LGTB+ jendearentzako Gay & Lesbian Travel pabilioian. Berlinen eskainiko duen eskaintzan, batik bat, 2018-2025eko turismo-posizionamenduko estrategian ezarritako 30 turismo-produktuetako zortzi aurkeztuko dira. Estrategia urtarrilean aurkeztu zuten Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak.

Produktuak Alemaniako herritarrek Bizkaiko hiriburua eta lurraldea bisitatzean erakutsitako lehentasunen arabera hautatu dira, eta honakoak dira: natura eta paisaia, kostaldea eta itsas turismoa, metropoliko Bilbo, gastronomia, txakolinaren mundua, euskal nortasuna, UNESCOren gizateriaren ondarea eta landa-turismoa. Touring-a ere emendatu zaie, gehitu da, Alemaniako turismoak asko eskatzen duen produktu bat, autoa edo karabana leku guztiak ezagutzeko baliabide gisa erabiltzeko oso zaleak baitira.

Alemaniako bisitariek hainbat ezaugarri garrantzitsu omen dituzte, hala nola diru asko gastatzen dute, tokia oso ondo ezagutzen dute eta hiriari zein gastronomiari lotutako turismoa hobesten dute. Bilbao-Bizkaiaren eskaintza bereziki nabarmentzen da alderdi horietan. Izan ere, oso pozik itzuli ohi dira hirian eta lurraldean turismoa egin ostean, haien itxaropenak betetzen baitira.

Berlingo turismo-azoka Europako hiru garrantzitsuenen artean dago, FITUR (Madril) eta WTM (Londres) azokekin batera. Aurtengo edizioan bost kontinenteetako turismo-industriaren ordezkariak bilduko dira igandera bitartean, eta 10.000 erakustegi baino gehiago. Horien artean bidaia-agentziak, operadoreak, hotelak, aireko lineak, itsas bidaiak, tren-enpresak eta ibilgailuak alokatzeko konpainiak. Antolakuntzaren arabera, 160.000 bisitari baino gehiago.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia