euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak 2010 urteko Euskal Etxeentzako laguntzen onuradunen zerrenda eman du argitara

2010/11/17

Necocheako Euzko Etxea, 2010eko dirulaguntzak jasoko dituen elkarteetako bat da; argazki honetan Korrika ospatzen (argazkia NecocheaEE)
Necocheako Euzko Etxea, 2010eko dirulaguntzak jasoko dituen elkarteetako bat da; argazki honetan Korrika ospatzen (argazkia NecocheaEE)

PUBLIZITATEA

Sarean da jada 2010. urteari dagozkion Euskal Etxeentzako dirulaguntzak jasoko dituzten euskal elkarteen zerrenda. EuskalEtxeak.net webguneak plazaratu du, eta datozen egunetan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dute guk jarraian jasotzen dugun ebazpena. Ordainketen %75a ordaintzeko tramiteak, buletin ofizialean argitaratu eta ondorengo hamabost egunak betetzen direnean egin ahal izango dira.

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkariak, Guillermo Echeniquek, euskal etxeei zuzenduriko aurtengo dirulaguntzen ebazpena sinatu du eta datozen egunetan ebazpena argitara emango dute ofizialki Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA). Hala ere Euskaletxeak.net atariak plazaratu du jada laguntza jasoko duten euskal etxeen zerrenda eta bakoitzak jasoko duen laguntzaren kopurua.

EHAAn ebazpena ofizialki argitaratu eta hamabost egunetara, edo euskal etxe guztiek laguntzak onartzen dituztenean --lehenago gertatzen dena--, hasi ahal izango dituzte onuradunek, laguntzen %75aren lehen ordainketa jasotzeko tramiteak. Euskal etxeren batek laguntzari uko egingo balio, laguntza hori ordezko elkarteentzako izango da.

-2010ko dirulaguntzak jasoko dituzten euskal etxeen zerrenda, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia