euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzak 2009ko deialdian Euskal Etxeei emango dizkien diru laguntzen berri argitaratu du buletin ofizialak

2009/12/10

Atzoko buletin ofizialaren alea
Atzoko buletin ofizialaren alea

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak, Euskal Etxeen deialdi orokorrean, ohiko gastuetarako eta jarduerak antolatzeko 1.097.310 euro banatuko ditu aurten munduko Euskal Etxeen artean, atzo Euskal Autonomia Erkidegoko buletin ofizialak (EHAAk) argitaratu zuenez. Atal horretan 65 dira aurtengoan dirulaguntzak jasoko dituzten munduko euskal elkarteak, horietarik 34 argentinarrak, 1 australiarra, Kanadakoak 2, Txilekoak 2, Kolonbiakoa 1, Espainiako Estatukoak 6, AEBetakoak 6, Frantziakoak 2, Italiakoa 1, Mexikokoa 1, Perukoa 1, Uruguaikoak 5 eta Venezuelakoak 2. Azpiegitura eta ekipamendurako, berriz, 39 izan dira euskal etxe onuradunak, hauen artean 429.395 euro banatuko direlarik.

Vitoria-Gasteiz. Hona bildu dugun zerrenda osatzeko, ohiko gastuetarako eta jarduerak antolatzeko dirulaguntzak (IV. kapitulua) eta azpiegitura eta ekipamendurakoak (VII. kapitulua) jasoko dituzten euskal etxeak bateratu ditugu, kontzeptu batengatik eta bestearengatik egotzi zaizkien zenbakiak (eurotan) bata bestearen alboan ipiniz euskal etxe bakoitzaren izenaren ondoan, herrialdeka antolatuta. Datuak zuzenean agerkari ofizialean irakurri nahi dituenak aski du hemen (pdf) edo hemen (testua) klik egitea, hori baita benetan balio duen iturri originala. Hona informazioa errazteko xedez osatu dugun zerrenda:

ARGENTINA

-Arrecifes Euskaldunak Denak Bat Sociedad de SM 6.797 + 9.901 euro
-Ayacucho Centro Euskal Odola 0 euro + 816 euro
-Azul Centro Basko Azuleño «Gure Txokoa» 1.063 + 0
-Bahía Blanca Unión Vasca Sociedad de SM 63.744 + 3.893
-Balcarce Centro Vasco Balcarce’ko Euskaldunak 1.998 + 0
-Buenos Aires Emakume Abertzale Batza 0 + 1.643
-Buenos Aires Asociación Coral «Lagun Onak» 6.035 + 0
-Buenos Aires Centro Laurak Bat 4.415 + 6.633
-Buenos Aires Euskaltzaleak 4.831 + 0
-Buenos Aires Eusko Kultur Etxea - Eusketxe 6.849 + 0
-Buenos Aires F.E.V.A. 104.081 + 0
-Buenos Aires Fundación Juan de Garay 10.555 + 0
-Cañuelas Centro Vasco Denak Bat Cañuelas 4.898 + 1.633
-Chacabuco Centro Vasco «Guillermo Larregui» 4.031 + 4.549
-Chascomús Centro Zingirako Euskaldunak 2.148 + 0
-Chivilcoy Centro Vasco Argentino Beti Aurrera 4.136 + 4.289
-Comodoro Rivadavia Asoc. Euskal Echea de SM 2.873 + 8.195
-Córdoba Centro Vasco Argentino «Gure Txokoa» 3.608 + 612
-Coronel Pringles Asociación CV «Eusko Biltzar» 2.309 + 3.290
-General Villegas CV «Villegas´ko Euskaldunak» 4.158 + 6.134
-José C. Paz Centro Vasco «Toki Eder» 6.019 + 15.417
-La Plata Centro Basko «Euzko Etxea» 17.538 + 68.329
-Laprida Centro Vasco Argentino «Lagunen Etxea» 7.362 + 0
-Macachín Asociación Unión Vasca Euzko Alkartasuna 0 + 3.077
-Maipú Centro Vasco Anaitasuna 1.830 + 5.215
-Mar del Plata CV Denak Bat de Mar de Plata 25.036 + 91.436
-Necochea Centro Basko Argentino «Euzko Etxea» 14.372 + 1.644
-Paraná Asociación Vasco Argentina Urrundik 8.151 + 605
-Pergamino Centro Basko Lagun Onak 1.950 + 0
-Rosario Centro Vasco Zazpirak Bat 16.268 + 10.463
-Saladillo Centro Vasco Itxaropena de Saladillo 0 + 13.438
-San Nicolás de los Arroyos CV Euskal-Etxea 6.038 + 597
-Tandil Centro Vasco Argentino «Gure Etxea» 4.611 + 0
-Trenque Lauquen Centro Basko Euskal Sustraiak 650 + 0
-Tres Arroyos Centro Vasco «Hiru Erreka» 10.077 + 0
-Viedma Centro Basko Beti Aurrera Aberri Etxea 1.562 + 0
-Villa María Centro Vasco «Euzko-Etxea» 19.789 + 10.235
-Villa Mercedes CV Euskal Etxea Villa Mercedes 17.376 + 0

AUSTRALIA

-Darlinghurst NSW Gure Txoko Basque Club Inc. 977 + 0

KANADA

-Montréal Euskaldunak, Assoc. des Basques du Québec 9.289 + 0
-Vancouver (Burnaby) Zazpiak Bat Basque Society 1.537 + 0

TXILE

-Santiago Eusko Etxea - Casa Vasca de Chile 32.080 + 5.146
-Viña del Mar Eusko Etxea - Casa Vasca de Valparaíso 9.130 + 346

KOLONBIA

-Bogotá Fundación Centro Vasco Euskal Etxea 41.696 + 20.210

ESPAINIAKO ESTATUA 

-Bartzelona Euskal Etxea - Centre Cultural 47.805 + 0
-Madril Euskal Etxea - Hogar Vasco de Madrid 45.137 + 5.704
-Madril Federación de Centros «Euskal Herria» 46.820 + 0
-Palma de Mallorca Euskal Etxea Artea 32.284 + 0
-Valentzia Centro Vasco Navarro Laurak Bat de Valencia 9.202 + 0
-Valladolid Centro Vasco «Gure Txoko» 14.756 + 2.507

ESTATU BATUAK

-Boise Basque Museum & Cultural Center, Inc. 72.596 + 0
-Elko North American Basque Organization, Inc. - N.A.B.O. 45.800 + 0
-Mountain Home Euskal Lagunak, Inc. 5.407 + 0
-Ontario Ontario Basque Club, Inc. 3.918 + 2.880
-San Francisco Basque Club of California 4.559 + 0
-South San Francisco Basque Cultural Center 34.230 + 0

FRANTZIA

-Bordele Eskualdunen Biltzarra 18.626 + 17.705
-Saint Ouen Pariseko Eskual Etxea 44.660 + 35.240

ITALIA

-Erroma Associazione Culturale Euskara 21.011 + 0

MEXIKO

-Mexiko Centro Vasco-Euskal Etxea AC 6.328 + 0

PERU

-Miraflores - Lima Euskal Etxea 2.789 + 1.447

ERRESUMA BATUA

-Londres Basque Society - Euskal Elkartea 18.410 + 720

URUGUAI

-Carmelo Ibai Ondoko Etxea 14.490 + 0
-Montevideo Centro Vasco «Euskal Erria» 15.705 + 10.914
-Montevideo F.I.V.U. 11.491 + 0
-Montevideo Haize Hegoa 24.842 + 0
-Rosario Gure Etxea Colonia 2.867 + 20.075

VENEZUELA

-Caracas Centro Vasco de Caracas 29.790 + 0
-Valencia (Naguanagua) CV Venezolano de Carabobo 31.920 + 0

OROTARA 1.097.310 + 429.395 euro = 1.526.705 euro

Dirulaguntza eskatu eta zerrenda honetan agertzen ez diren Euskal Etxeei dagokienez, buletin ofizialean atxeman dezakete horren azalpenik eta berraztertzeko errekurtsoa edo auzi-errekurtsoa aurkeztu nahi izatekotan horretarako dauden epeen berri. Aldi berean, dirulaguntzak jasotzeko ordezko euskal etxe eta kopuruen zerrenda, aipatu bi kapituluetarako.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia