euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Ikaskuntzak Eusko Ikasketak online graduondokoa egiteko 20 beka zabaldu ditu Diasporako kideentzat

2011/09/29

Ikastaroari buruzko informazio osoa, Asmoz Fundazioaren webgunean
Ikastaroari buruzko informazio osoa, Asmoz Fundazioaren webgunean

PUBLIZITATEA

Aurten ere Eusko Ikaskuntzak sustatzen duen Asmoz Fundazioak %100eko bekak eskaintzen ditu Eusko Ikasgaiak graduondokoan parte hartu nahi duten Diasporako kideentzat. Internet bidez egiten da ikastaro hau eta burutzen dutenek titulazio ofiziala eskuratuko dute. Euskal Herriko Unibertsiteak, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (azken hau aurten sartu da graduondokoan) eskaintzen dute ikastaroa. Matrikularen prezioa 1.350 eurokoa da, baina Diasporako kideentzat 20 beka oso daude (ikastaroa doan egingo dute, alegia). Izena emateko epea urriaren 14ean itxiko da.

Donostia-San Sebastián. Euskal sustraietan sakondu nahi duzu, eta aldi berean Euskal Herriko Unibertsitateko, UNEDeko edo Nafarroako Unibertsitate Publikoko titulazioa eskuratu? Are gehiago... hori guztia zeure etxetik eta doan lortu nahi duzu? Bada, aukera bikaina duzu, Eusko Ikaskuntzak eta Asmoz Fundazioak Diasporako kideentzat eskaintzen dituzten 20 beka hauei esker. 

'Eusko Ikasketak: Giza, Gizarte eta Natur Zientziak' izena du graduondokoak eta bere helburua ikasleei euskal kultur errealitearen ikuskera ematea da, hala egungoa nola historikoa. Ikastaroa burutzen dutenek arlo honetan aditu titulazioa eskuratuko dute. Internet bidezko graduondokoa izanik, munduko edozein bazterretik egin daiteke, nahikoa da ordenagailua eta internet konexio ona izatea. Ikastaroa azaroaren 15ean hasiko da eta 2012ko uztailaren 31an bukatuko da.

Dokumentazioa, behar-beharrezkoa

Diasporako kidentzako beka berezi hauek eskuratu nahi dituztenek, lehenik eta behin, honako informazio eskaera bete behar dute. Horrela, Asmoz Fundazioko matrikulazio arduraduna eurekin harremanetan jarriko da eta hurrengo pausoak zeintzuk diren azalduko die. Ondoren, beka eskuratu nahi duten ikaslegaiek Asmozek eskatzen duen dokumentazioa bidali beharko dute (atzerriko unibertsitate titulu konpultsatuta, CVa, eta abar). Asmozeko arduradunek EuskalKultura.com-i azaldu diotenez behar-beharrezkoa da pauso hau betetzea; izan ere, Euskal Herriko Unibertsitateak baiezkoa eman behar dio hautagaitzari, Eusko Ikaskuntzak beka eman ahal izateko.

Graduondokoaren prezioa 1.350 eurokoa da, baina beka eskuratuko duten Diasporako kideek ez dute deus ordaindu beharko. 

-Eusko Ikasketak graduondokoari buruz informazio gehiago, hemen

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia