euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Ikaskuntzak egunbeteko gogoetaldi baterako deia egin du Diasporaz eztabaidatzeko ostiral honetan Baigorrin

2016/09/21

Irailaren 23ko gogoetaldiaren programa, Eusko Ikaskuntzak Diasporaz antolatua
Irailaren 23ko gogoetaldiaren programa, Eusko Ikaskuntzak Diasporaz antolatua

PUBLIZITATEA

Eusko Ikaskuntzak Diasporari buruzko gogoetaldi baterako deia egin du ostiral honetarako, irailaren 23rako, deialdi bat plazaratuz "Etorkizuneko diaspora: Zer-nolako harremanak nahi genituzke Euskal Diasporarekin?" izenburupean Baigorriko Bil Etxea gelan. Lekuak mugatuak dira, baina informazio hau idazterakoan azkenekoren bat geratzen da oraindik.

Baigorri, Nafarroa Beherea. Eusko Ikaskuntzak egun osoko ekitaldia antolatu du ostiral honetan Baigorrin, deia eginez euskal gai eta errealitate honi buruz interesa dutenei bertaratu eta ekarpenak egin ditzaten, gogoeta eta eztabaidarako materiala batzearren, Zazpigarren Probintziako euskaldunen eta kanpoko Euskal Herriaren presentzia, ezagutza, onarpena, lankidetza eta aurrerabidea mahaigaineratuz, gaiari higialdia emanez, merezi duen indarrarekin agendetan sartuz eta abiada egokian mugi dadin laguntzeko.

Hitzordua irailaren 23an izango da, goizeko hamarretan hasita. Baigorriko Bil Etxea gelan. Sarrera hitzak Baigorriko alkate Jean-Michel Coscarat-ek esango ditu, Eusko Ikaskuntzako lehendakari Iñaki Dorronsoro lagun duela. Ondoren, hitzaldia emango du Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak, kargu hura utzi zuenetik munduan barrena hitzaldiak ematen ibili den pertsona, askotan euskal gizatalde eta etxeekin harreman estuan.

Ondotik, taldekako bilerak antolatuko dira, eztabaida dinamika bati bidea emateko, goizez zein arratsaldez. Laurak aldera sintesi saio bati ekingo zaio eta bost t'erdietan itxierakoari.

Informazio gehiagorako, jo Koro Muro Arriet, Eusko Ikaskuntzako Proiektu Arduradunadunarengana, emailez koro.muro@eusko-ikaskuntza.org helbidean edo telefonoz Donostiako 943 31 08 55 zenbakian.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia