euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Ikasgaietako Graduondokoan parte hartzeko azkeneko beka osoak geratzen dira Diasporako ikasleentzat

2009/10/20

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren webgunea
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren webgunea

PUBLIZITATEA

Eusko Ikasgaietako Graduondokoa egiteko Eusko Ikaskuntzak Diasporako ikasleentzat bideratutako azkeneko bekak geratzen dira. Euskal kulturaren hainbat alderditan --historia, artea, geografia, etnografia...-- sakondu nahi dutenek aukera paregabea dute Asmoz fundazioak aurten hamargarren urtez eskaintzen duen online ikastaro honekin. Euskal kultura alorrean ezagupen orokor bat jaso eta horren graduondoko titulua Euskal Herriko Unibertsitateak eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak emanik lortu nahi dutenek azkeneko aukera daukate aurtengoz. Epea ia ixtear, ikastaroaren prezioa %100ean ordaintzen duten beka batzuk geratzen dira Diasporatik ikastaroa egin nahi dutenentzat.

Donostia-San Sebastian. Artikulu hau irakurri eta gauzak azkar eginez gero, oraindik garaiz dabil interesa izan dezakeen gure irakurlea Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak, UNED eta EHUko titulua emanez, antolatzen duen internet bidezko graduondoko hau egiteko. Ikastaroa interesgarria da oso eta "euskal kulturaren sakoneko ikaskuntza eta alor horretan adituak prestatzea du helburu nagusi; hamahiru jakintza-sailen bitartez, euskal kultur errealitearen ikuskera orokorra ematen du, hala egungoa nola historikoa".

[Eusko Ikasgaietan Unibertsitate Espezialista titulua eskuratzeko aurkezpen bideoa]

Honako artikuluaren bidez, Eusko Ikaskuntzako parte den Asmoz fundazioak azken deia luzatzen die Eusko Ikasgaietako online ikastaroa egin nahi duten lagunei. Ikastaroa internet bidez egiten denez, euren sustraietan sakondu nahi duten Diasporako kideentzat oso interesgarria izan daiteke. Hori dela eta, Asmozek ikastaroaren matrikula eta prezioa (1.350 euro) oso-osorik ordaintzen duten bekak eskaintzen ditu Diasporako kideentzat.

Informazio gehiago sarean, hemen.

Informazioa telefonoz edo postaz:

Tfnoa: 34 943 212369
Faxa: 34 943 297946

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa
EUSKO IKASGAIETAN Graduondokoa
Asuncion Etxea, Jose Elosegi Alkatearen Etorbidea
20015 Donostia
Euskal Herria, Espainia

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia