euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Brasildar Etxeak Gernikako Haritzaren kimu bat landatu du Sao Pauloko Basogintza Institutuaren egoitzan

2019/06/18

Ingurumenaren Nazioarteko Egunean, Gernikako Arbolaren kimua landatu zuten brasildarrek (argazkia Sao Pauloko Azpiegitura eta Ingurumen idazkaria)
Ingurumenaren Nazioarteko Egunean, Gernikako Arbolaren kimua landatu zuten brasildarrek (argazkia Sao Pauloko Azpiegitura eta Ingurumen idazkaria)

PUBLIZITATEA

Sao Paulo, Brasil. Eusko-Brasildar Etxeak aspaldiko amets bat bete du Ingurumenaren Nazioarteko Egunean. Oscar Goitia buru duen elkarteak Gernikako Arbolaren kimu berri bat landatu nahi zuen lur brasildarrean, eta Sao Paulo iparraldean dagoen Basogintza Institutuaren Santutegian egin zuen. Goitiak azaldu digunez, Euskal Gizataldeen 2015eko Mundu Batzarrean eman ziguten kimua Gernikako agintariek eta jatorri ziurtagiria dauka. “Urte hauetan Serra da Cantareira-n izan dugu, hemengo klimara egokitzen, hainbat adituren ardurapean. Oso ekimen esanguratsua izan da hau guretzat eta erakunde askok lagundu digute, tartean Azpiegitura eta Ingurumen Idazkaritzak”, jakinarazi dio Goitiak EuskalKultura.com-i.

Lagun ugari bertaratu ziren ekainaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguneko ekitaldira, besteak beste Marcos Penido Estatuko Azpiegitura eta Ingurumen idazkaria, Basogintza eta Botanika Institutuko zuzendariak eta Euskal Etxeko kide eta lagunak. Gernikako Arbolaren garrantzia goraipatu zuten hizlariek, Herriaren “erresistentziaren ikurra izateagatik”.  “Hau bezalako ekintzak, gainera, ezinbestekoak dira ingurumena babesteko” gaineratu zuten.

Azken puntu honi lotuta, beste ekitaldi bat ari da antolatzen Eusko-Brasildar Etxea irailaren 21erako, egun horretan Arbolaren Eguna ospatzen baita Brasilen.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia