euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Euskera para Dummies" liburuaren zozketan, uztailaren 31ean eta irailaren 5ean, parte hartzeko jarraipideak

2012/07/17

Zozketatuko den "Euskera para dummies" liburuaren azala. Zozketak uztailaren 31ean eta irailaren 5ean adieraziko dira. Partaidetza doain da eta zuk eta zure lagun batek liburua etxean har dezakezue zorte pittin batekin.
Zozketatuko den "Euskera para dummies" liburuaren azala. Zozketak uztailaren 31ean eta irailaren 5ean adieraziko dira. Partaidetza doain da eta zuk eta zure lagun batek liburua etxean har dezakezue zorte pittin batekin.
EuskalKultura.com-ek atzo iragarritako oharrean jakinarazi zuen "Euskera para dummies" liburua zozketatuz uztailaren 31ean eta irailaren 5ean egingo diren saioetan parte hartzeko jarraipideak. Nolanahi ere, ikusiz dagoeneko iritsi zaizkigun parte hartzeko izen-emateetan akats ugari dagoela, jende askok bere izena bakarrik emanda edo daturen bat ahaztuz idatzi baitu, erabaki dugu berriz ere aipatzea zozketotan parte hartzeko eman behar diren pausoak. On egin eta zorte on!

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Parte hartu nahi baduzu lagun bat harpidetu behar duzu EuskalKultura.com buletinera. Laguna ados dagoelarik, harpidetza idazkia hemen bete eta ondoren e-mail bat bidali info@euskalkultura.com helbidera, zuredatuak emanez, eta egin duzun harpidedunaren datuak ere ipiniz. Saria bikoitza izango da, zuetako bakoitzak liburuaren ale bana jasoko baitu bere etxean, emailean emandako helbideetan. Adierazi behar diren datuak:

-Zure izen-deiturak eta emaila (zurekin harremanetan jar gaitezen saria tokatuz gero) eta zure helbide fisikoa, esan nahi baita kalea, herria eta herrialdea (tokatuz gero saria helbide horretara bidal dezagun)
-Gauza bera harpidetu duzun lagunaren kasuan, datu guztiak mezu berean

Ez da besterik ipini behar emailean. Alegia, lagun bat baino gehiago harpidetu nahi badituzu, email berri bat idatzi eta operazioa berriz ere egin zure eta lagun berri(ar)en datuak ipinita

Saridun gertatzen bazara, webgunean adieraziko dugu eta zurekin kontaktatuko dugu emailez. Liburuaren ale bana bidaliko dizkizugu zuri eta zuk harpidetu duzun pertsonari. Hori uztailaren 31ean; eta ondoren, prozesua errepikatuko da irailaren 5erako. Azken zozketa honetan, liburuaren ale bat bidaliko zaio baita ere saridunak esaten duen euskal etxeko liburutegira edo, hala badagokio, bertako euskara irakasle edo sustatzaileari.

Sortu diren zalantza batzuk argituz

-Aurreko pausoak egoki betez baino ezin da parte hartu. Alegia, honako datuak bete zure eta harpidetzen duzun lagunaren kasuan: izen-abizenak, emaila eta helbide fisikoa (kalea, herria eta herrialdea)

-Parte hartzeko aukera bat baino gehiago lor ditzakezu harpidedun bat baino gehiago eginez. Kasu bakoitzean prozesu bera segitu beharko duzu eta harpidedun berri bakoitzeko mezu berri bat bidali, beti aurretik aipatutako datu horiek guztiak baitaratuz

-Ez da onartuko pertsona diferenteak email helbide berarekin harpidetzea. Alegia, e-mail bat dagoeneko harpidedunen datu-basean badago, ez da harpidetza berririk onartuko helbide horretara

-Zozketaren emaitzak buletinean eta webgunean agertuko dira. Lehenengo zozketari dagozkionak uztailaren 31ean (gogoratu abuztuan ez dugula buletinik sareratuko, abenduko lehenengo astelehenera arte), eta bigarrenari, irailaren 5ean. Emailak jasoko ditugu, lehenengo kasuan uztailaren 30eko 24:00ak arte. Eta bigarrenean irailaren 4aren 24:00ak arte, beti europar kontinenteko ordutegi nagusian

-Posible da bi zozketetan parte hartzea. Soilik lehenengoan saria lortzen dutenek ezingo dute bigarrean parte hartu

-Liburuak posta zertifikatuz bidaliko zaizkie saridunei, parte hartzeko emailean adierazitako helbideetara, Editorial para Dummies eta EuskalKultura.com-en politesia kari

-"Euskera para Dummies" erosteko, jo hona (paperezko bertsioak 9 euro balio ditu; liburu elektroniko bezala ere eros daiteke, merkeago).


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia