euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Euskera', izenean jatorria omenduz Argentinako Misiones-en Urreaga familia nafarrak eginiko artisau garagardoa

2017/05/16

'Euskera' garagardoa
'Euskera' garagardoa

PUBLIZITATEA

Ekimen familiarra da ‘Euskera’ garagardoa, "Made in Argentina", Misiones probintzia argentinarreko Apostoles herriko Urreaga sendiak sortua. Ekoizpen masibokoa ez bezala, etxeko produktuen zapore eta kalitatea aipatzen ditu 'Euskera'k berezko ezaugarri gisa. Aukeratutako izenarekin, jatorriari eta 19. mendean Nafarroa utzi behar izan zuten Urreagatarrak nahi izan dituzte gogoratu eta omenaldia egin Argentinako euren ondorengoek.

Apóstoles, Argentina. “Garagardoa egiteko proiektua hobby bezala sortu zen oraina urte batzuk. Gustuko genuen garagardoa eta gustura ekin genion etxean egiteko aukerari". "Hasieratik emaitzak nahiko onak izan ziren: Horrek zerbait handixeagoa egitera bultzatu gintuen eta lantegi txiki bat muntatu genuen. Hilean 20 bat litro ekoizten genituen, familia eta lagun artean banatzeko. Ez geneukan konstantzia handirik, gure kontsumorako baitzen, ez baikenuen merkaturatzen”, azaldu dio EuskalKultura.com-i ‘Euskera’ garagardoaren arduraduna den Gabriel Urregak.

“Izena, gure arbasoak euskaldunak zirelako ipini genion, Nafarroakoak, Pirineo magalean dagoen herri batekoak, senideak dauzkagu oraindik bertan”, agertzen du Gabrielek. “Datu asko ez ditugu baina uste dugu 19. mende hasieran iritsi zirela Argentinara. Argi daukaguna da gure abizenaren jatorria; are gehiago, nire aitari ‘El Vasco’ esaten zioten; beraz, gure jatorriari ohore egiteko jarri diogu ‘Euskera’ izena garagardoari”.

Ekimen familiarra zena, denborarekin hazi, eta kritika onek eta kontsumitzaileen eskaerek animatuta, ekoizpena handitzeko beharrezkoak ziren tresnak eskuratu zituzten Urreagatarrek. Lantegia handitzearekin batera, familian eta herri mailan ez ezik, eskualdeko eskakizunak ere bete ahal izan dituzte.  

Gaur egun sei garagardo mota egiten dituzte ‘Euskera’ren izenpean: Golden Ale, Irish Red Ale, Stout, Weizen, Honey eta American Pale Ale. Guztiak dastatu ahal izaten dira herrian antolatzen diren San Patricio eta Oktoberfest jaialdietan eta eskualdeko produktu azoketan. “Gaur egun gure helburua Misiones probintzian eta bere inguruan zabalduko den artisau garagardoa egitea da. Kalitate handiko produktua nahi dugu eskaini, baina; berezia, ekoizpen masibokoarengandik bereizten den garagardo on bat”, baitesten du Urreagak.

‘Euskera’ garagardoaren lantegia Apostoles hirian dago, Misiones probintzian.

-Emaila: cervezaeuskera@gmail.com
-Facebook: Cerveza Euskera


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia