euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaraz irakurri nahi duzu? Hona Necocheako 2011ko Euskal Asteko Lehiaketaren testu irabazleak

2012/02/17

Idazlan lehiaketaren sariak Euskal Asteko azken bazkarian eskuratu ziren (argazkia EuskalKultura.com)
Idazlan lehiaketaren sariak Euskal Asteko azken bazkarian eskuratu ziren (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Euskararen erabilera bultzatzeko xedea du Euskal Astearen baitan FEVAk eta euskal etxe antolatzaileak urtero abian jartzen duten Idazlan Lehiaketak. Ikasle eta irakasleei zuzendua, euskal etxe askotako euskaltzaleek hartzen dute parte kultur jarduera honetan, saria irabazteko itxaropenarekin baino gehiago, euren istorio eta kontakizunak euskaraz eta beste euskaldunekin partekatzeko asmoarekin. “Nire herria” izan zen 2011ko azaroko edizioko lehiaketaren gaia eta gaurko artikuluan, EuskalKultura.com-ek testu irabazleak eskuratzen dizkie bere irakurleei, bertako euskara ikasleen ahaleginaren lekuko.

Buenos Aires, Argentina. Bertako Euzko Etxeak osatutako epaimahaiak izan zuen Necocheako 2011ko Euskal Asteko idazlan irabazleak aukeratzeko ardura. Lana ez zen batere erraza izan baina, eta oinarrietan azaltzen zen bezala, lau irabazle baino ez zuten egon behar. “Nire Herria” gaipean aurkeztutako testuak ondo aztertu ondoren, lehiaketaren epaimahaikideek hauexek aukeratu eta saritu zituzten Euskal Asteko itxiera bazkarian. Hona hemen idazlanak:

Testuaren izena: “Hazi herria”

Egileak: Maria Echevarne, Guadalupe Garcia, Celeste Girasole eta Rosa Misciagna
Euskal Etxea: Eusko Kultur Etxea, Buenos Aires
Kategoria: ikasleen talde lana - lehenengo saria

Gure herria, arbasoen lekua. Han hazi dira, haien familiak sortu dituzte eta lekua belaunaldiren ikur bihurtu dute. Belaunaldi honek nola etortzen zen aurrerapena ikusi du. Herrien garapena ez da izan berdina. Baldintza asko egon dira: lurraren mota edo egoera, mendien arteko distantziak, lurretatik pasatzen den ibaitxoren bat eta haren laguntza lurra urestatzen, herriko jendearen bizitzari buruzko pentsamendua eta ilusioak. Zer geratu da nire herrian?
Harrizko etxeak errausteke, ogia egiteko labea, eliza, arropak garbitzen den lekua, eta aulkiak, non jendea esertzen zen hitz egiteko. Klimak eragiten zuen: lehorra eta eguzkirik gabekoetan biztanleak zaputzak ziren, baina eguzkitsua, hezea eta epela izanez gero, jendea jatorra zen, lurra hazten zuten garrantzia ateratzeko.

Eguzkia zeruertzean agertzen denean, gau hotz eta gogorra jasan ondoren herria esnatzen da, teilatu bustiekin baita bere leiho itxiekin ere. Bere patua aukeratzen jakin duen herria, nekatuta heltzen diren erromesei lekua egin diren herria, horrexegatik gustatzen zait nire herria, gizakiaren funtsa izateagatik, tristuren usaina eta alaitasunen kolorea dituelako, baita honen biztanleen maitasuna ere.

Testuaren izena: “Herri fantasma”

Egilea: Juan Alberto Ochoa
Euskal Etxea: Eusko Etxea, Pilar (Buenos Aires)
Kategoria: ikasleen banakako lana – lehenengo saria

Nire herri maitea Pichincha da, Buenos Aires Probintzian kokatuta dago. Herri fantasma bihurtzen ari da. Aspaldi hartan, txikia nintzenean, herri honek bistanle gehiago zeuzkan. Garai hartan tren-geltokia leku berezia zen itxaropenak elkartzeko; batzuk hiriburura joaten ziren, beste batzuk etortzen ziren etxea eraikitzeko. Aita tren-geltokian zerbitzuburua zen, horregatik zazpi urtez han bizi ginen. Zoriontsuak izan ginen. Astero trena hiru aldiz etortzen zen.

Gaurko hondamenarena haizea eta lurra lekukoak dira. Trenik gabe, orain tren- geltokia hutsik dago, teilatu gabe ere bai, haize gogorrak eraman zuen eta.

Bizpahiru etxe geratzen dira; frontoirik gabe lehen aldia Euskaldunen lekua zen. Gogoratzen ditut: Juan Ochoa, Ramón Gorasurreta –alanbradorea-, Severo Urrustiaga -uztako peoi– eta Iñaki Aispiazuk astean landan lan egiten zuen baina igandero abeslaria zen. Haien artean Euskaraz hitz egiten zuten; langile, zintzoak eta alaiak ziren. Nahiz eta beste leku ederra bizi izan herrimina sentitzen dut. Itzuli nahi dut baina ezin dut itzuli, herri hori desagertzen ari da.

Testuaren izena: “Herriminez”

Egilea: Haize Hegoako 1. urratseko Nidia Abaddie irakaslea eta ikasleak
Euskal Etxea: Haize Hegoa, Montevideo (Uruguai)
Kategoria: irakasleen talde lana – lehenengo saria

Herriminez jaio nintzen lekua gogoratzen dut. Ez zeuden kalerik, lurrezko bideak baizik. “Sulkys” joaten ginen bideetatik eta “Petiza” lasai batek orga eramaten zuen. “La Mansita” zuen izena zalditxoa. Mendira joaten ginen egurren bila.

Nire aitonaren etxea zen, “El Vasco” deitzen zioten eta Lapurditik etorri zenean, ez zekien zergatik baina bere etxea egin zuen lur horretan. Nik gogoratzen ditut bere begi argi urdinak, bibote handia, sega zorroztuta eskuan “alfalfa” mozteko beti prest.

Begiak ixten ditut eta eguzkia ikusten dut. Eukalipto mendiaren atzean “dorados” txoriak zaratatsuak agertzen ziren hegal egiten. Behien esne usaina sentitzen dut eta gogoratzen dut nire aitona. Aitonak goizean behiak jezten zituen eta esnea prestatzen zuen. Ontziak bete zituen esnearekin hirira eramateko. Egunero nire amonak egiten zuen etxeko ogia eta batzuetan opilak. Horien usainak lurrezko labetik ateratzen ziren.

Ez zegoen telebistarik eta ez zegoen telefonorik, haizezko errota handi batek argia ematen zigun. Hala ere munduko ume alaienak ginen horregatik esan nahi dut, jaio nintzen lekua Uruguain dagoela.

Testuaren izena: “Uruguaiko elezahar bat”

Egilea: Andrea Bella
Euskal Etxea: Haize Hegoa, Montevideo (Uruguai)
Kategoria: irakasleen banakako lana – lehenengo saria

XX. mendearen lehenengo hamarkadetan Floridasen dagoen “Molle de Timote” herrian pasio-hilketa gertatu zen. Protagonistak bikotea ziren eta biak oso ezagunak ziren jende artean. Gau batean, senarrak bere emazteari aurkitu zuen herriko beste mutil gazte batekin. Mutil honekin normalean gutunak idazten zuten bere artean. Oso haserretuta zegoen eta, egun batean, gizonak haren etxean bere emazteari itxaron zion.  Emaztea etorri zen eta atea gurutzatu ondoren gizonak (bere emazteari) pala batez bere burua moztu zion. Ondoren hiltzaileak bazekienez egin zuen oso gaizki zegoela dena ezkutu nahi izan zuen. Bere emaztearen burua ezkutatzea oso erraza zen txikia zelako, horregatik lurperatu zuen etxeko zelaian. Gorputza zailagoa izan zen: azkenean gorputza manta batean bildu zuen eta harri batzuk gehitu zituen. Multzoa “Los Molles” errekara eraman zuen eta uretara bota zuen.

Elezaharra esaten da hortik aurrera gauean zamalkatzen dena eta “Los Mollos” erreka modu seguruan gurutzatu nahi duenak ezin du atzera begiratu: zaldia uretara sartzeenean, bururik gabeko emakumea zaldira igotzen da eta jinete-arekin joaten da beste errekaren aldera. Han bururik ez duen emakumea jaisten da eta desagertu egiten da, lasai lasai. Baina atzera begiratzen duena beldurrez hiltzen da eta emakumearekin joaten da errekara.

 



Komentarioak

  • Zorionak!

    ZorionK!!! Denak lan politak dira! AUPA EUSKO ETXEA DEL PILAR! Eskerrik asko Euskal Kultura buletina!

    Miren , 2012/02/20 16:29

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia