euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Euskaraz beti aurrera’ Ipuin eta Bideo 2. Lehiaketa jarri du abian Buenos Airesko Eusko Kultur Etxeak

2018/09/18

Lehiaketaren afixa
Lehiaketaren afixa

PUBLIZITATEA

Euskararen erabilera bultzatzeko ekimena abian da jadanik, euskara ikasleei dago zuzenduta eta lanak bidaltzeko epea urriaren 31an bukatuko da. Ipuinak eta bideoak euskaraz egon behar dira eta irabazleen izenak abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean (ENE) jakinaraziko dira, Hona Lehiaketan parte hartzeko oinarriak.

Buenos Aires, Argentina. Maila guztietako euskara ikasleek hartu ahal izango dute parte Buenos Aires hiriburuan egoitza duen Eusketxe-Eusko Kultur Etxeak antolatutako proposamenean. Lanak euskara hutsean egon beharko dira, beti ere bi kategoria hauetako baten barruan: Ipuin laburrak eta Bideoak. Ipuinei dagokienez, bi orriko luzerakoak izango dira gehienez; bideoak, esketx motzak, 1:15 minutukoak.

Jasotako lanak Maizpide Euskaltegiko Jon Urdangarinek, Eusketxeko Gabriel Arcek, eta Argentinan Euskaraz programaren ordezkari den Marina Paglialungak osatutako epaimahaiak baloratuko ditu eta emaitzak abenduaren 3an ezagutaraziko dira, Eusketxeren Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunean eta baita erakundearen blogean ere.

Lanak urriaren 31ra arte igorri edo helaraz daitezke Eusketxera, emailez, postaz edo zuzenean egoitzan utzita, azken aukera hau ostegun edo ostiraletan, arratsaldeko 3etatik 8etara, hiriburuko Mexico 1880an. Postaz bidaltzen den materiala gutunazal batean bidali behar da eta honen barruan beste bi gutunazal; batean, lanaren izena eta egilearen ezizena. Bestean, egilearen benetako izena eta datuak. Postaz bidaltzeko helbidea Eusko Kultur Etxea-Casa de la Cultura Vasca, Mexico 1880, 1222 CABA da.

Emailez bidaliz geroz, lehiaketarako propio sortutako helbide batetik bidali behar da, (egilearen identitatea ez ezagutaraztearren) eta eusketxe@gmail.com igorri.

Lehiaketaren informazio gehiago eskuratzeko, klik hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia