euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskararen Eguneko ospakizunak AEBetan eta euskaldunak New Yorkeko Maratoian, "Basques" aldizkari digitalean

2014/11/28

New Yorkeko maratoiaren bezperan Euskadiko Ordezkaritzan harrera egin zieten bertan parte hartu behar zuten korrikalariei (argazkia Euskadiko Ordezkaritza AEBetan)
New Yorkeko maratoiaren bezperan Euskadiko Ordezkaritzan harrera egin zieten bertan parte hartu behar zuten korrikalariei (argazkia Euskadiko Ordezkaritza AEBetan)

PUBLIZITATEA

Heldu da "Basques" aldizkariaren azaroko alea, eta bertan, beste zenbait istorioen artean AEBetan datorren astean Euskararen Egunaren karira egingo diren hainbat ekitaldiren berri ematen da. Horrez gain, iragan azaroaren 2an egin zen New Yorkeko Maratoia eta han partehartu zuten korrikalarien bisita ere aipatzen da. Gogoratzen euskaldunentzako bereziki diseinaturiko maratoiko euskal kamiseta? Bada, AEBetako Euskadiko ordezkaritzak horrelako hamar zozketatuko ditu!

New York, AEB. Euskadiren ordezkaritzak bere ingelesezko aldizkari digitalaren azken alea argitaratu berri du, azarokoa. Bertan, beste hainbat istorioren artean, datorren astean AEBetan Euskararen Egunaren karira egingo diren ekitaldien berri ematen da. Rhode Islandeko Unibertsitatean, esaterako, abenduaren bigarren astean hezkuntza eleanitzari buruzko mintegia egingo da, Miren Azkarate irakaslea gonbidatu nagusi gisa izango duena. Azkaratek Euskal Herriko esperientziaren berri emango du (gogoratu Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua izan zela) eta euskal komunitateko kideekin bilduko da, euskara ikasteko baliabideen berri emateko. 

Boisen euskal komunitateak aste osoko kultur egitaraua osatu du: besteak beste, Basque Museum-era bisitaldia, dantza eta gabon kanta lantegiak egingo dira han. Bestalde, abenduaren 4an, Kalifornia – Santa Barbara Unibertsitatean euskarari buruzko topaketa akademikoa egingo da, Iker Arranz eta Unai Nafarrate irakasle eta adituak hizlari izango direlarik.

Horrez gain, aldizkariak iragan azaroaren 1ean ordezkaritzan egin zen harrera ekitaldia gogoratu du. Ander Caballero ordezkariak ongi etorria egin zien New Yorkeko Maratoian parte hartu behar zuten euskal korrikalariei eta proba horretarako bereziki diseinaturiko elastikoa oparitu zien. Orain, horrelako beste hamar elastiko zozketatuko dituela iragarri du ordezkaritzak. Horietako bat nahi al duzu? Eskatu ordezkaritzaren buletina e-maila bidaliz hona.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia