euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskararen Eguna munduan zehar zabalduko dute euskal etxeek: Londres, Sao Paulo, Bordele, La Plata, Boise, Santiago...

2016/12/02

Valentziako Euskaltzaleak elkarteak iazko Euskararen Nazioarteko Egunerako egin zuen bideoko irudia
Valentziako Euskaltzaleak elkarteak iazko Euskararen Nazioarteko Egunerako egin zuen bideoko irudia

PUBLIZITATEA

Badator, bertan da aurten ere Euskararen Nazioarteko Eguna eta urtero legez festak Euskal Herriko mugetatik gainezka egingo du eta munduko hainbat bazterretara helduko da, euskal etxeen ahalegin eta konpromisoari esker. Ekitaldiak andana dira eta handi ala xume, elkarte gehienek prestatu dute zerbait. Non zer egingo den jakin nahi duzu? Segi irakurtzen!

Donostia-San Sebastián. Euskal Herrian makina bat ospakizun eta jarduera egingo dira bihar, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Herri eta hiri txiki zein handietan, auzoetan, auzo elkarteek, euskara taldeek antolaturik eta, bistan da, instituzioek, hala nola Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, udaletxeek... Diasporan ere, ohi denez, euskal etxeek bat egingo dute festarekin, ekimenaren bihotzean baitaude.

Jarraian, gure Agendara bildu ditugu hitzorduetako batzuk. Ez dira denak, heldu zaizkigunetako batzuk besterik ez, baina adierazgarriak Euskararen Egunak duen zabalkundeaz ohartzeko.

Hona, gaurtik hasita, datozen egunetako ekitaldien zerrenda: 

Abenduaren 2a:

-San Nicolas, Argentina: ‘Aniztasuna’ taldearen pintura erakusketarekin hasiko da Euzkal Etxea Euskararen Eguna ospatzen
-Cordoba, Argentina: Gure Txokoa Euskal Etxeak agiriak eskuratuko dizkie ikasleei Euskararen Eguna ospatzeko
-Arrecifes, Argentina Euskaldunak Denak Bat-ek stand-a ipiniko du euskara eta euskal kulturaz LIBRarte azokan

Abenduaren 3a

-Londres, Ingalaterra: Londresko Euskal Etxekoek egunpasa egingo dute euskaraz, Euskararen Eguna ospatzeko
-San Nicolas, Argentina: Elkarrekin ospatuko dute ENE San Pedroko Ongi Etorrik, Buenos Airesko Eusketxek eta San Nicolesko Euzkal Etxeak
-San Miguel, Argentina: Euskararen Egunean "El misterio del euskera" filma eman, jokoak eta festa iragarri du Askatasunaren Bideak
-Arrecifes, Argentina: Euskararen Eguna ospatzeko festa, "Euskararen pausoen atzetik" erakusketaren amaiera eta pintxoak
-Chacabuco, Argentina: Euskal Taberna antolatu du Guillermo Larregui Euskal Etxeak Euskararen Eguna ospatzeko
-Viedma, Argentina: ‘Mujeres en Berrigorria’ antzezlana, Euskal Etxearen urteurrena eta Euskararen Eguna ospatzeko
-Sao Paulo, Brasil: Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldi multikulturala antolatu dute Tremembéko Kultur Etxean
-Valentzia, Espainia: Pilar Plazan bilduko dira Euskararen Eguna ospatzeko Euskaltzaleok euskal etxeko lagunak
-Salto, Uruguai: Uribarri proiektuaren sinaketa Euskal Etxearen, Alkatetzaren eta Saltoko Sotolarien artean eta Euskararen Eguna
-Tandil, Argentina: Euskararen Eguna eta Euskal Etxearen Urteurrena ospatuko ditu Gure Etxea Euskal Etxeak
-Caracas, Venezuela: "Eguberriari irekiera" izeneko festa antolatu du Euskararen Egunean Eusko Etxeak
-Buenos Aires, Argentina: Musika, bideoak eta pintxoak Euskaltzaleak-en Euskararen Eguneko kale ospakizunean
-Buenos Aires, Argentina: Erakundearen 140. urteurrena hasiko dira ospatzen Laurak Bateko lagunak 2016ko urte amaierako jaian
-Pehuajó, Argentina: Afaria Euskal Etxearen 60 urteak, Euskararen Eguna eta Muralaren inaugurazioa ospagai
-Bordele, Frantzia: Kike Amonarriz partaide, hitzaldiz, animazioz, kantuz eta umorez ospatuko dute ENE Euskal Etxean
-La Plata, Argentina: Urte Amaiera Jaia eta Euskararen Eguneko ospakizuna Las Banderitas kirol zelaietan
-San Jose, Uruguai: Ikasle eta irakasleen topaketa San Joseko Kultur Etxean

Abenduaren 4a

-Santiago, Txile: 'Txileko Euskal Gizataldea' Euskal Etxeak pintxo lehiaketa batekin ospatuko du Euskararen Eguna
-Montevideo, Uruguai: Euskararen Eguna, San Frantzisko Xabier eta Urte Amaiera ospatuko dituzte Euskaro Euskal Etxean

Abenduaren 8a

-Boise, AEB: “Euskara Munduan: Besteen Ahotan” dokumentala emango da Euskal Etxean

Munduan zehar unibertsitateetako irakurletzek antolatutako ekitaldiak beste artikulu batean daude, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia