euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskarak, katalanak eta galegoak Europa eleanitzaren alde esanez bukatu dute Expolinguan izan duten partaidetza

2007/11/19

Galizia, Euskadi eta Kataluniako hizkuntza politika arduradunak, asteburu honetan Berlinen
Galizia, Euskadi eta Kataluniako hizkuntza politika arduradunak, asteburu honetan Berlinen

PUBLIZITATEA

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Paquita Sanvicén, Kataluniako Generalitateko Hizkuntza Politikako Planifikazio eta Sustatze zuzendariak, eta Marisol Lopez Galiziako Xuntako Hizkuntza Politikako idazkari orokorrak parte hartu dute hizkuntzen nazioarteko azokaren itxiera-ekitaldian, asteburuan Alemaniako hiriburuan. Carlos Perez-Nievas Hezkuntza kontseilari nafarra ere Berlinen izan da, Euskararen Nafar Institutu sortu berriak Expolinguan ipinitako euskararen standa bisitatzen.
Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Paquita Sanvicén, Kataluniako Generalitateko Hizkuntza Politikako Planifikazio eta Sustatze zuzendariak, eta Marisol Lopez Galiziako Xuntako Hizkuntza Politikako idazkari orokorrak hizkuntzen nazioarteko azokaren itxiera-ekitaldi bateratuan parte hartu eta agerian utzi dute zeinen garrantzitsua den hizkuntza propioa duten komunitateek, 'hizkuntzen mosaikoa den Europa honetan', ekintzak burutzea, erakundeen baitan hizkuntza hauek onartuak eta babestuak izan daitezen.

Duela gutxi The Wall Street Journal egunkari estatubatuarrak artikulu bat kaleratu du non euskara mespretxatu egiten den bai bere hiztun kopuruagatik bai mailegu ugari erabiltzeagatik. Hiru arduradun politikoek uste dute hizkuntza bakoitza “ondare bat” dela eta ezin dela neurtu bere hiztunen arabera. “Hizkuntza guztiak baliozkoak dira bere horretan, ez dago bat bestea baino hobea denik”. Sailburuordeak deitoratu egin du aipatu artikuluari emandako enfokea, hizkuntz berdintasunaren kontra, eta, beraz, Eusko Jaurlaritzak, Generalitatek eta Xuntak duten “hizkuntz aniztasunaren aldeko filosofiaren kontra” doa. Hirurek eskatu dute errespetua hizkuntza guztiekiko.

Euskara, katalan eta galego eskolak Azokan

Euskarak, katalanak eta galegoak tokia eta jarduerak partekatu dituzte lehenengo aldiz Expolingua Berlin 2007 azokan. Mundu mailako hizkuntzen erakusleihorik handienetakoa den hitzordu honek, 32 herrialde eta 60 mintzaira bildu ditu aurtengo ediziora. Esku-hartze bateratu hau hiru gobernuek Hizkuntza Politika alorrean iaz hasitako lankidetza-hitzarmenaren ondorioa da. Bertan informazioa eta esperientzien trukea aipatzen zen, eta elkarlean aritzeko asmoa, euskarak, katalanak eta galegoak aitormen eta babes zabalagoa lor dezaten bai espainiar Estatuan bai Europa eleanitzean.

Azokak iraun dituen hiru egunetan milaka pertsona hurbildu dira hiru hizkuntzon erakustoki bateratura eta aukera izan dute ekintza desberdinetan parte hartzeko, hala nola, dokumental, film labur eta luzemetraien proiekzioan, hiru hizkuntzen oinarrizko eskoletan eta ikastaro baten zozketan, musika emanaldietan, “hizkuntz pasaportea” delakoan, eta hizkuntza bakoitzaren egoera soziolinguistikoari buruzko informazioa bideratzen. Euskara, katalana eta galeagoa ikasteko ikastaro zozketan ere parte hartu ahal izan dute.

Nafarroako Hezkunrza kontseilaria Berlinen

Bestalde, Nafarroako Gobernuak ere bidali du ordezkaritza Expolinguara, sortu berria duen eta oraindik muntatze lanetan ari den 'Euskararen Nafar Institutua-Instituto Navarro del Vascuence' delako erakundeak Berlinen ipinitako erakustokia tarteko. Sortu berria eta burua izendatzeke egonik ere, ez du Expolingua bezalako hitzordu garrantzitsu batetik kanpo geratu nahi izan.

Maiatzeko hauteskundeen ondotik Nafarroako Gobernuan gertatu ziren aldaketak eta organigrama berriaren karietara, Carlos Perez-Nievas Hezkuntza kontseilariak bere sailaren barne antolatu zuen, Nafarroan euskararen ardura daraman erakunde berria, Euskararen Nafar Institutua alegia, eta erakunde horrek Expolinguan ipinitako erakustokiari bisita egitera hurbildu da asteburuan. Bidaia beste zenbait elkarrizketa eta kontaktu egiteko ere baliatu du, Nafarroan euskarak bizi duen egoeraren antzekoak izan daitezkeen beste toki, erakunde eta egoerekin kontaktatzeko.


Lotura interesgarriak

Expolingua Berlin 2007
Expolingua.com webgunean

Jaurlaritzako Kultura Saila, Hizkuntza Politika barne
Euskadi.net webgunean

Hezkuntza deotu. nafarra, Hizkuntza Politika barne
Navarra.es webgunean

Euskara eta Expolingua Berlín 2007
2007ko azaroaren 16an EuskalKultura.com-en argitara emana

Explongua Berlin 2006 eta euskara (erd.)
2006ko azaroaren 18an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia