euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskarAbentura 2019: aukera galanta Diasporako bi gazterentzat, hilabetez Euskal Herria euskaraz ezagutzeko

2019/03/13

EuskarAbenturaren iazko edizioko partaideak Maulen ekimenaren lehenengo edizioari hasiera emateko prest
EuskarAbenturaren iazko edizioko partaideak Maulen ekimenaren lehenengo edizioari hasiera emateko prest

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Zuk zeuk 16-17 bat urte badituzu edo ondoan adin horretako laguna, seme-alaba, iloba edo ezagunen bat badaukazu, emaiozu bizitza osoan ahaztuko ez duen aukera honen berri. Pentsa ezazu, hilabete Euskal Herria oinez zeharkatzen, adin bereko Euskal Herriko bazter guztietako 120 bat gaztetxorekin batera, bestela seguruenik sekula ezagutuko ez zenituzkeen bazterrak ezagutzen... tokian tokiko protagonista eta eragileen eskutik... Hori da EuskarAbentura. Antolatzaileek EHrainoko bidai-gastuetan ere lagunduko lukete... Azken epea, Diasporakoentzat, martxoaren 24a.

Ibilbidea 2019ko uztailaren 1etik 31era egingo da. Parte hartzeko behar da:

-2002-2003an jaiotako gaztea izan
-Euskaraz moldatzeko gaitasuna (perfekziorik ez da eskatzen)
-Euskal Herria, bertako kultura, historia eta lekuak ezagutzeko gogoa
-Lagunartean ibiltzeko prest egotea, lagun berriak egin eta esperientzia apartak bizitzeko

Interesatuek lan bat eta motibazio gutun bat prestatu eta bidali beharko dituzte, lana hiru gai hauen artean aukeratuta:

– Maite ditut maite gure bazterrak: Euskal Herria eta aztarna ekologikoa
– Joan-etorriak: migrazio mugimenduak
– Errimak eta erritmoak: musika, kantak, dantzak, olerkiak, antzezpenak

Lanaren formatoa askotarikoa izan daiteke, historikoa, literarioa, ikus-entzunezkoa, musikala, plastikoa edota sormen digitala.

Lana eta motibazio gutuna honako laukiak beteta bidali ahal izango dira. Epe orokorra itxita dago, baina Diaspora eta Iparraldekoen kasuan martxoaren 24a ipini da eskabideak aurkezteko azken eguna.. 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia