euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara Munduan-en neguko barnetegia Mendozako Denak Bat Euskal Etxean izango da uztailaren 16tik 23ra

2016/06/13

Euskara Munduan programaren 2016ko Udako Barnetegiaren talde argazkia (Valeria Oyarzabal)
Euskara Munduan programaren 2016ko Udako Barnetegiaren talde argazkia (Valeria Oyarzabal)

PUBLIZITATEA

HABE Institutuak sustatzen duen Euskara Munduan programaren ikastaro trinkoaren egoitza Mendozako Denak Bat Euskal Etxea izango da aurten, lehenengo aldiz. Kurtsoa uztailaren 16tik 23ra izango da, eta horren ondotik, 23an eta 24an, irakasleei begirako Pedagogi Jardunaldiak egingo dira. Bi aktibitateak, Denak Bat-en instalazioetan, Mendoza erdigunean.

Mendoza, Argentina. Euskara Munduan programaren 2016ko neguko barnetegia [negua da orain Hego Hemisferioan] Mendoza hirian egingo da aurten, FEVA eta Denak Bat Euskal Etxea antolatzaile. Aurreko edizioetan bezala, nazioarteko talde bat izango uztailaren 16tik 23ra bilduko dena, Argentina, Txile eta Uruguaiko euskal etxeetako ordezkariak partaide.

Ikastaroko eskolak goizez –9etatik 11:00etara eta 11:30etatik 13:etara– eta arratsaldez –18:00etatik 19:00etara (bakarkako lana) eta 19:30etatik, 21:00etara– izango dira. Betiko metodologiari jarraituz, ahozko gaitasuna lantzea izango da lehentasuna, azken hilabeteotan online saioetan ikasitako hizkuntza gaiak abiapuntu harturik.

Irakasleentzako Trebakuntza

2014ko urtarrilean hasitako irakasleen trebakuntzari jarraipena emateko, Irakasleen IV. Topaketa egingo da aurten Mendozako Euskal Etxean barnetegia bukatu eta gero. Pedagogi Jardunaldietan irakaskuntzaren inguruan hainbat hausnarketa egingo dituzte ikasle-irakasleek, euren esperientziak trukatzen dituzten bitartean.

Alicia Aguirre Denak Bat-eko irakasle eta lehendakariak EuskalKultura.com-i adierazi dio euskal etxean “poz-pozik" daudela "euskal etxeko guztiok aukera hau izateagatik". "Alde batetik, beste euskal etxeentzako aktibitate bat antolatuko dugun lehenengo aldia izango baita eta ez da edozein ekintza… barnetegi bat da b aizik, maila handiko aktibitate bat!" "Bestetik, FEVAk guregan erakusten duen konfiantzagatik: Guztiok, Batzordeko kideak, baina baita euskara ikasleak ere, prest gaude lan egiteko eta barnetegi ederra antolatzeko. Hori da gure helburua eta ziur gaude lortuko dugula”, komentatu digu.

Euskal Etxetik jakinarazi dute eskolak euskal etxearen egoitzan izango direla (Barcala 643) eta otorduak eta ostatua, ordea, Rincon Vasco hotelean (Las Heras 590).



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia