euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Euskara Mundua’k Uruguaira bidaiatuko du: 2015eko Udako Barnetegia Salton izango da, urtarrilaren 17tik 24ra

2014/12/08

2014ko Neguko Barnetegian parte hartu zuten ikasle eta irakasleak Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxearen aurrean, bertako kideak lagun
2014ko Neguko Barnetegian parte hartu zuten ikasle eta irakasleak Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxearen aurrean, bertako kideak lagun

PUBLIZITATEA

HABE institutuak Hego Ameriketan bultzatutako ikastaro trinkoa Uruguaiko Salto herrian izango da, bertako Saltoko Euskaldunen Taldea euskal etxeak eta FEVAk antolaturik. Aktibitatea 2015eko urtarrilaren 17an hasiko da eta Argentina, Brasil, Txile eta Uruguaiko ikasle-irakasleak bilduko ditu.

Salto, Uruguai. Urte berriarekin batera, Euskara Munduan proiektuaren 2013-2016 epeko zati berri bat ere hasiko da eta horren baitan, aldez aurretik adostutako egutegiari jarraituz, urtarrilaren 17tik 24ra egingo da 2015eko udako ikastaro trinkoa. Edizio honek nobedade bat ere ekarriko du gainera: barnetegiaren egoitza Uruguai izango da aurrenekoz duela bi urte San Nicolas hirian hasi zen ikasle taldearentzat.

Ordutegiari dagokionez, klaseak goizez, 9etatik 11:00etara eta 11:30etatik ordu batera izango dira; eta arratsaldez, 6:00etatik 7:00etara (bakarkako lana) eta 7:30etatik, 9:00etara. Eta aurrez aurreko elkarretaratzeen helburuari eutsiz, urte osoan asteroko on line saioetan proposatutako hizkuntza gaiak eta ahozko gaitasunak landuko dira astean zehar. Programaren arduradun Kinku Zinkunegi-rekin batera on line ikastaroko irakasle arduraduna den Dani Oiarbide eta Gabriela Mendia eta Sabrina Otegui irakasle tituludun argentinarrak arituko dira irakasle.

FEVAk jakinarazi du klaseak zein ostatua Saltoko Los Cedros Hotelean izango direla eta otorduak, berriz, euskal etxearen egoitzan.

Saltoko Euskaldunen Taldea erakundeari buruz informazio gehiago eskuratzeko, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia