euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mundu osoko euskaldunen irudiekin mosaikoa osatzen ari dira Donostian, Diaspora ere tarteko

2011/11/16

Londresko Euskal Etxekoek euren ukabilaren marka utzi dute mosaikoan
Londresko Euskal Etxekoek euren ukabilaren marka utzi dute mosaikoan

PUBLIZITATEA

Datorren abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Eguna kari, Donostiako Euskara Patronatuak ekimen berezi bat jarri du abian interneten. 'Euskara Iruditan' izeneko webgunean mundu osoko euskaldunen irudiak biltzen ari dira, eurekin euskararen mosaiko erraldoi bat osatzeko. Badira jada makina bat irudi bertan, tartean Diasporatik heldutako bat edo beste ere. Argazkiak bidaltzeko baldintza bakarra euskararekin zerikusia izatea eta azalpentxo labur bat gehitzea dira, zeri buruzkoa den azalduz. Bidal ezazu zeure argazkia!

Donostia-San Sebastián. Donostiako Euskara Patronatuak www.gukereeuskaraz.net webgunea jarri du abian, eta aurreko bi urteetan egin zuen bezala, mundu osoko euskaldunen irudiak biltzen ari da euskarari buruzko mosaiko birtual bat osatzeko. "Euskarak historian, norberaren bizipenean, hirian, gizartean… izan duen eta duen presentzia" iruditan jasotzea da helburua, eta Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, aurkeztuko dute emaitza.

Oso erraza da irudiak kargatzea eta automatikoki argitaratzen dira argazkiak mosaikoan. "Baldintza bakarra da irudiak zuretzat euskararekin lotzen duen esanahi berezi bat izatea eta hori irudia laguntzen duen testuan (103 karaktere gehienez) azaltzea", diote webgunean. Dagoeneko badira makina bat argazki, eta horien artean ikusmiratuz aurkitu ditugu Diasporako euskaldunek bidalitako zenbait. Londresko Euskal Etxea indartsu dabil, gutxienez euren hiru irudi ikusi ditugu eta! 

Mosaikoan parte hartu nahi duzu, igo zeure argazkia hemen.

Aurreko edizioetako mosaikoak 'Nik ere euskaraz!' (ia 8.000 irudi) eta 'Guk ere euskaraz!' izena zuten.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia