euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara ikasi eta euskal kulturan sakondu nahi al duzu? Munduko 25 unibertsitatetan duzu aukera

2011/03/17

Moskuko Unibertsitateko euskara ikasleak 2007ko ikasturtean (argazkia A.Egilegor)
Moskuko Unibertsitateko euskara ikasleak 2007ko ikasturtean (argazkia A.Egilegor)
Historiaurretik Twitter-era, berezia da Europako hizkuntzarik zaharrenaren bidea. Eragozpen guztien gainetik bizirik dirau euskarak eta jakinmina piztu du atzerrian. Badira munduan jatorri ezezaguna duen hizkuntza hau ikasi nahi duten hizkuntzalari, euskaltzale eta unibertsitate ikasle asko. Gaur egun munduko 25 unibertsitatetan eskaintzen dira Euskara eta Euskal Kultura irakurlegoak, Eusko Jaurlaritzak eta Etxepare Institutuak sustatzen duten programari esker. Cervantes Institutuak ere euskara klaseak ematen ditu munduko hainbat egoitzetan. Euskal etxeek ere ekarpen aberatsa egin dute arlo honetan. Hona munduan euskara irakasten duten zentroen zerrenda.

Donostia-San Sebastian. Atzerrian euskara eta euskal kultura ikasteko eta ezagutzeko nahia dutenek aukera gero eta zabalagoa dute, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak eta Etxepare Euskal Institutuak sustatzen duten irakurlego programari esker. Euskara eta Euskal Kultura irakurlegoak 13 herrialdetako 25 unibertsitatetan eskaintzen dira. Hauexek:

-Alemania: Frankfurteko Johann Wolfgang Goethe-Universität. Irakurlea: Mercedes Perez. Kontaktua: Martin Petrus, Euskal Liburutegiaren arduraduna 
-Finlandia: Helsinkiko Unibertsitatea. Irakurlea: Hanna Lantto
-Polonia: Varsoviako Unibertsitatea. Irakurlea: Aitor Arruza
-Italia: UPTER Unibertsitatea, Erroma. Irakurlea: Viviana Tomasetti
-Txekiar Errepublika: Brnoko Masaryk Unibertsitatea. Irakurlea: Ainara Maya
-Erresuma Batua: Birminghameko Unibertsitatea. Irakurlea: Xabi Paya
-Espainia: Valentziako Unibertsitatea. Irakurlea: Ainhoa Unamuno
-Espainia: Madrileko Universidad Complutense. Irakurlea: Karlos Cid Abasolo
-Espainia: UNED Unibertsitatea. Irakurlea: Iker Azkue
-Katalunia: Bartzelonako Unibertsitatea Autonomoa. Arduraduna: Jon Elordi. Irakurlea: Aritz Galarraga
-Txile: Pontificia Universidad Católica de Chile. Irakurlea: Iratxe Esnaola
-Txile: Pontificia Universidad Católica de Valparaíso. Irakurlea: Iratxe Esnaola
-Txile: Universidad de Chile. Irakurlea: Iratxe Esnaola
-Txile: Universidad de Valparaíso. Irakurlea: Iratxe Esnaola
-Mexiko: UNAM Unibertsitatea. Irakurlea:  Gurutzne Etxeberria
-Mexiko: Universidad Iberoamericana de Puebla. Irakurlea: Nerea Basterretxea
-Mexiko: Tecnólogico de Monterrey. Irakurlea: Nerea Basterretxea
-Mexiko: Universidad Iberoamericana de México. Irakurlea: Gorka Larrañaga
-Uruguai: Universidad de la República. Irakurlea: Lucia Mendez
-AEB: Boise State University. Irakurlea: Nere Lete
-Errusia: Moskuko Unibertsitatea. Irakurlea: Leire Orduna
-Argentina: Bahía Blancako Unibertsitatea. Irakurlea: Rosana Entizne
-Argentina: La Platako Unibertsitatea. Irakurlea: Egoitz Zelaia

Irakurle programa honetan aitzindariak Berlin, Frankfurt, Valentzia eta Helsinki izan ziren, 2004. urtean. Iazko ikasturtea arte ikasle gehien izan dituzten programak hauexek dira: Boise (1661), Bartzelona (627) eta Mexikoko UNAM (505). 

Cervantes Institutuan ere

Cervantes Institututak ere euskara ikastaroak eskaintzen ditu munduan zehar dituen zenbait egoitzetan. 2007az geroztik ikastaroak izan dira Bruselan, Bordelen, Dublinen, Moskun eta Muniken. Cervantes Institutuaren egoitzen webguneak, hemen.

Munduko hainbat euskal etxeetan ere ematen dira euskara ikastaroak, Euskara Munduan programaren barruan. Euskal Etxeen zerrenda, EuskalKultura.com-eko bilatzailean.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia