euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara eta txistu klaseak, euskal dantzak, musa, korala eta biblioteka, Zazpirak Bat-en proposamenen artean

2008/03/29

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxearen egoitza
Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxearen egoitza

PUBLIZITATEA

Hego hemisferioko gainerako euskal etxeek bezala, Rosarioko Zazpirak Bat EE argentinarra sartzen ari da, oporren ostean, 2008an gauzatu beharreko planetan. Rosariotarrek datozen hilabeteetan burutuko dituzten tailer eta eskaintzei buruzko eskaintza bidali dute gure erredakziora. Tartean, euskarako klaseak, Lagun Artean nesken voley-a, areto futbola, bazkari eta afariak, liburutegia, euskal irratsaioa eta Euskal Pilota Eskola. EEak datorren asteko igandean ospatuko du Aberri Eguna.
Rosario hiriko Zazpirak Bat Euskal Etxeak aditzera eman duenez, euskara klaseak asteartero 19:00etan gauzatuko dira, bere egoitzan (Entre Ríos 261), ohi bezala. Kantuaz gozatu nahi dutenek Lagun Artean Abesbatzan parte hartzeko aukera izango dute, entsaio edo errepikak, hauek ere asteartero izaten direlarik, 20:00etan. Bertan parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretiko ezagutzarik edukitzea. Gazteentzako dantzak, bestalde, larunbatetan dira, 19:00etan eta txikienena, ostiraletan, 19:00etan.

Baina gehiagorik antolatzen du Euskal Etxeak. Ostegunetan, 19:00etan, txistu eskolen tenorea da. Musean hasiberriak direnek, euren aldetik, asteazkenetan, 19:30etan daukate finkatua hitzordua eta esperientzia dutenak, ekainean Zazpin antolatuko den Mus Txapelketa Nazionalari begira arituko dira asteartero, 19:30etan. Bestelako jardueren artean, emakumeentzako voley-a, astelehen eta asteazkenetan da, 19:00etan.

Proposamen asko eta anitzak

Euskal kulturaren zabalkunderako jarduerak, bilerak, hitzaldiak, gizarte eta areto futbola bezalako kirol jarduerak ere egiten dira, eta otordu bikainak, berriz, asteartetik larunbatera gauetan eta igandetan eguerdian ateak irekitzen dituen Zazpirak Bateko jatetxean.

Euskal gaiak jorratzen dituen EE barneko herri liburutegiak 17:00etatik 21:00etara zabaltzen ditu ateak. Asteazkenero, 13:00etik 14:00etara, 'Euskal irratsaioa' entzun daiteke Radio Nacional AM 1300 frekuentzian. Eta ahaztu gabe pilota. Praktikak astelehen, asteazken eta ostiraletan burutzen dira 15:00etatik 18:00etara; adin guztietakoak har dezakete parte. Interesatuek 0341-4217670 telefonora deitu edo hona idatz dezake.


Lotura interesgarriak

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko webgunea
www.zazpirakbat.com.ar

Zazpirak Bateko jatetxeak Nazioarteko Gastronomia sari bat irabazi du
2007ko azaroaren 12an EuskalKUltura.com-en argitara emana

Mar del Plata nagusi Zazpiak Batek antolatutako Euskal Astean
2007ko urriaren 15ean EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia