euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara eskolak abiatzear Argentinan: hona hasierako taldeak, aurreratuak, eta proiektura gehitu diren erakunde berriak

2018/03/05

La Platako eta San Nicolaseko euskal etxeetako euskara klaseen afixak
La Platako eta San Nicolaseko euskal etxeetako euskara klaseen afixak

PUBLIZITATEA

Martxoan sartzearekin batera uda bukatu eta 2018 ikasturtea hasiko da Argentinan, eta testuinguru horretan euskara irakasleak ziklo berriaren antolakuntzan zinez daude murgilduta. Herrialde osoan daude sakabanatuta euskal etxeak eta gehienetan eskaintzen da euskara ikasteko aukera. Bateon batean ez badago, ez ahaztu on line ikastaroak ere badaudela etxetik atera gabe euskara eta euskal kultura ezagutzen hasteko. Buenos Aires probintziako Olavarria hirian lehen aldiz irakatsiko dute, UNICEN-Universidad Nacional del Centro Unibertsitatean.

Buenos Aires, Argentina. Martxoan sartu gare eta udako azken asteak ari gara bizitzen Hego Amerikan. Sasoi honetan urtero gertatzen den legez, Argentinako euskal etxeek euskara ikastaroen izen-ematealdiaren berri helarazi digute. Geurera heldu direnen berri emango dugu segidan; zure euskal etxearen ordutegia agertzen ez bada, jar zaitez harremanetan gurekin zerrenda osatu ahal izateko. On line ikastaro askotara HABEren webgunetik sar daiteke. Argentinan, Euskaltzaleak-ek Euskal Hizkuntza eta Kultur on line ikastaroa ere eskaintzen du, tutorizazio pertsonalizatuarekin. Hona zerrenda:

Azulgo Gure Txokoan, apirilean hasiko dira klaseak:

-Aurreko urteetan hasitako taldeen jarraipena. Ordutegia baieztatzeke dago.

Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat-en, apirilaren 4an hasiko dira:

-2. maila, ostegunetan 14:30etan
-3. maila, asteazkenetan 15:30etan

Buenos Aireseko Laurak Bat-en, martxoaren 5ean:

-2. maila, asteazkenetan 18:30etan
-3. maila, astelehenetan 18:30etan

Hasierako mailatik hasteko interesa dutenak idazkaritzarekin jarri behar dira kontaktuan, secretaria@laurakbat.com.ar helbidean

Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegia, apirilean hasiko dira:

-1. maila, asteazkenetan 9etatik 12etara (B. de Irigoyen 826)
-1. maila, ostegunetan 19etatik 21etara (B. de Irigoyen 826)
-1. maila, astearteetan 19etatik 21etara (Iparraldeko Euskal Etxean, Moreno 1370)
-1. maila, 17etatik 19etara (Belgrano auzoan)

Talde aurreratuen ordutegia datorren astean jakinaraziko da. On line ikastaroari buruzko informazioa jasotzeko, idatzi idiomavasco@gmail.com helbidera.

Cordobako Hizkuntza Fakultatean, Vélez Sarsfield kaleko 187. zenbakian

-Hasierako maila, astelehenetan 17etatik 20etara
-Ertaineko maila, astearteetan 17etatik 20etara
-Maila aurreratua, asteazkenetan 17etatik 20etara

La Platako Euzko Etxea:

-Maila aurreratua, astelehenetan 17etatik 19etara
-Txikiak, larunbatetan 17etatik 19etara

Hasierako maila eta ertainaren ordutegia datorren astean jakinaraziko da.

Olavarriako Gure Etxe Maitea, UNICEN Unibertsitatean

-1. maila, hilean bitan, ostiraletan 15etatik 18etara

Rosarioko Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kulturako Katedra:

-1. maila, ostegunetan, 15etatik 17etara
-2. maila, ostegunetan, ordu 13etatik 15etara

Atariko klaseak martxoaren 15ean hasiko dira. Ikastaroa, berriz, apirilaren 5ean. Inskripzioak martxoan zehar egin daitezke, Humanitateen Fakultateko Hizkuntzen Idazkaritzan, Entre Rios Kaleko 768. zenbakian

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean (Entre Rios 261), aste honetan hasita:

-1. maila, asteazkenetan 19etan
-2. maila, larunbatetan 18etan

San Nicolaseko Euskal Etxean, martxoaren 9an hasiko dira:

-1. maila ostiraletan 17etatik 19etara
-2. maila ostiraletan 19etatik 21etara

Tandilgo Gure Etxean:

-1. maila, astearteetan 17etan
-2. maila A, ostiraletan 17:30etatik 20etara
-2. maila B, astearteetan 15etatik 17etara eta ostegunetan 15etatik 16etara
-3. maila, astearteetan 17etatik 19etara eta ostiraletan 16:30etatik 17:30etara

Tres Arroyoseko Hiru Errekan, aste honetan hasita:

-Hasierako maila, astearteetan 18:30etatik 20etara
-Talde aurreratua, astearteetan 20etatik 21:30etara

Villa Mariako Euzko Etxean:

-2. maila, larunbatetan 15etatik 17:30etara

1. mailaren ordutegia baieztatzeke



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia