euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaltzale argentinarrek eta bisitan zeuden europarrek bat egin zuten Buenos Airesko Herri Urrats ospatzen

2009/05/12

Buenos Airesko Herri Urrats, lehen lerroan Ramuntxo Camblong eta Buenos Airesko Euskaltzaleak elkarteko lehendakari den Teresa de Zavaletaren ondoan
Buenos Airesko Herri Urrats, lehen lerroan Ramuntxo Camblong eta Buenos Airesko Euskaltzaleak elkarteko lehendakari den Teresa de Zavaletaren ondoan

PUBLIZITATEA

Buenos Airesko euskaldunek urtero ospatzen dute Herri Urratsen euren bertsioa, hiriko Iparraldeko Euskal Etxearen eskutik. Aurtengoan, Udalbide/Udalbiltzako Zuzendaritza Batzordeko kide Ramuntxo Camblong, eta Xamar eta Jose Angel Irigarai idazleak bertan. Argentinara egin duten itzuliaren azkeneko egunean zeuden eta Diasporako jendearekin egoteko aukera dezente izan ondoren, Diasporako festa euskaltzale bat bizitzeko aukera izan zuten. Baita loriatu ere. Etxeko kideak eta, oro har, euskara eta euskal kulturaren inguruan mugitzen den jende multzoa gerturatu zen hiriburuko Moreno kalera, euskarazko jokoetan, dantzetan eta afari batean parte hartzeko. [IKUS ARGAZKI ERREPORTAJEA]

[IKUS ARGAZKI ERREPORTAJEA, HEMEN]

Buenos Aires, Argentina. Joan den larunbatean, maiatzaren 9, eta Senpereko ekitaldien bezperan, kolore euskaltzalez jantzi zen Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea-Centro Vasco Francés. Herri Urrats eguna zen eta berrogei bat jendek ekin zioten Iparraldeko Euskal Etxeko Kultura Azpibatzordeko kideek luzatutako deialdiari, euskal egoitzaren kintxoan, euren artean Ramuntxo Camblong, Xamar eta José Angel Irigaray, Euskal Herriko gonbidatu berezi gisa. Izan ere hiruak Argentina eta Uruguaira azken asteotan egin duten bidaiaren azkeneko egunean eta azken orduetan zeuden. Gogotsu hartu zuten parte eta loriatu ziren bertan ikusi eta bizi ahal izan zuten giro euskaltzale bereziaz, Euskal Herritik hamar edo hamabi mila kilometrotara.

Iparraldeko Euskal Etxeko kide bati, Carlos Martinez-i, egokitu zitzaion bildutako jende aurrean azaltzea zer den Herri Urrats eta bere bertsio porteñoa, eta nola gauzatu eta ospatzen den Buenos Airesen. Jarraian, Carlos Martinez-ek berak eraman zituen partaideak pilota kantxara eta bertan kultur-lehiaketei ekiteko. Dantzak, Martin Jaca dantzariaren eskutik heldu ziren. Gau osoan ez ziren abestiak faltatu, ezta pintxo gozoak ere. Horretaz gain, Juan Carlos Ibarrolak egindako eskulanak ere zozketatu ziren.

Lotura interesgarriak

Senpereko (Lapurdi) Herri Urrats originala
www.herriurrats.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia