euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com zozketa: Datorren astean bukatuko da epea bira Donostian, bi liburu, CD bat eta koaderno bat lortzeko

2016/11/14

Azaroko zozketako sariak
Azaroko zozketako sariak

PUBLIZITATEA

Epea datorren asteko asteartean, azaroaren 22an, itxiko da. Hauek dira oraingoan sariak: bisita gidatua eta pintxo-saioa Donostian; Joseba Etxarriren "Euskaldunen Amerika" liburua; Kalakan-en "Elementuak" CDa; "Mahai inguruko kantuak II" CDa; "Euskaraz bizi nahi dut" sortako ohar liburu bat; eta Mari Jose Olaziregiren "Basque Literary History" liburua. Parte Ez utzi gerorako eta eman izena gaur bertan!

Donostia-San Sebastian. Abian da EuskalKultura.com-en zozketa berria, honako sariak dituena:

  1. Bisita gidatu bat Donostiara, EuskalKultura.com-ek emanik, barne duela bisita Donostiako Alde Zaharrera eta pintxo dastaketa bira bat bi pertsonarentzat. Urtebeteko epean egiteko. Barnean dauka baita ere Euskal Herrira etorri aurreko aholku zerbitzu bat Diasporako jendeentzat
  2. Joseba Etxarriren "Euskaldunen Amerika, Bidaia bat Estatu Batuetan zehar" liburua, AEBetako euskal mundua ezagutzeko baliabide aparta
  3. Kalakan-en "Elementuak" CDa, egun hauetan Argentina eta Uruguaiko biran aurkezten ari direna, 14 kanta bildurik, "Ama Euskadi"tik, "Rebeleon"eta, tartean "Montebideoko berriak", "Sagarra jo", "Lo hadi ainguria" eta "Kantuz".
  4. "Mahai inguruko kantuak II" CDa, kantu ezagunak lagunarteko giroan kantatuak, tartean "Goizian goiz jeikirik" "Eki eder", "Oi kanta berri", "Aberriaren muga", "Nigarrez sortu nintzen" eta "Lurra"
  5. "Euskaraz bizi nahi dut" sortako koaderno garbi bat, orrialdeak xuri, bertan oharrak idazteko
  6. Mari Jose Olaziregiren "Basque Literary History" liburua, Nevada-Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-ek argitara emana (370 orrialde)

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO JARRAIPIDEAK

Aski da azaroaren 22ko (asteartea) 24:00ak baino lehen (europar kontinenteko orduan) emaila helaraztea info@euskalkultura.com helbidera, izenburu edo gai gisa "Zozketarako" ipinita.

Testuan honako informazioa baitaratuz:

-Parte hartzailearen izen-deiturak
-Posta helbide arrunta (kalea, herria, kodea, herrialdea)
-Kontaktatzeko telefonoa (dagozkion aurrezenbakiekin)
-Zozketatzen diren bost sarietako zein lortu nahi duzun: 1, 2, 3, 4, 5 edo 6

OHARRA: posta helbide bakoitzetik partaidetza bakarra onatuko da, eta pertsona bakoitzak behin baino ezin izango du parte hartu. Eta garrantzitsua: herri-koderik gabeko helbiderik ez da onartuko, bidalketa garestia izanik, atzera etorri izan zaizkigu-eta.

Zorte On!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia